Udako egitarauak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Udako opor-programa propioak ditugu (egonaldiak eta eguneko irteerak), eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Udalekuetan eta Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegietan parte hartzea kudeatzen dugu.

 

Oporraldiak

Uztailean eta abuztuan 7 eguneko egonaldiak, adimen desgaitasuna duten pertsonek beren adinarekin eta gustuekin bat datozen jarduerak egin ahal izateko udako oporrak izan ditzaten, inguruko aukeren eta baliabideen arabera. Helmugak aukeratzeko, instalazioak egokiak, erdigunekoak, irisgarriak eta oztopo arkitektonikorik gabekoak izan behar dira, beharrezko zerbitzuekin, eta leku turistikoetan, aisialdiko hainbat jarduera egiteko baliabideak eta aukera izanik..

 

Eguneko irteerak

Sei txango aldizkako egunetan, uztaileko edo abuztuko bi astetan, adinaren araberako jarduera erakargarriekin, jatetxeko bazkaria barne.

 

Inklusio programak

Bizkaiko Foru Aldundiko Udalekuetako eta Eusko Jaurlaritzako Auzolandegietako plazak koordinatzen ditugu, laguntza espezifikoko langileekin behar izanez gero.

Udalekuak: 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzako zazpi eguneko egonaldiak.

Auzolandegiak: 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzako hamabost eguneko boluntariotza-eremuak,

 


Informazio gehiago:
tiempolibre@gorabide.com
Teléfono: 94 443 12 10