Gorabidek hamar etxebizitza dauka aldizkako laguntza mugatuak behar dituzten adimen desgaitasuneko pertsonentzako. Komunitate moduko bizitoki-unitate txikiak dira, elkarbizitza eta etxeko lanen banaketa bultzatzean eta bai ingurua garapen pertsonalerako espazio gisa erabiltzean ere oinarritzen direnak.
Etxebizitza-sare honen bidez, adimen desgaitasuna duten pertsonei eskaintzen zaie ostatua eta laguntza pertsonal eta soziala pertsona bakoitzak, indibidualki, gero eta autonomia eta askatasun-maila altuagoak lortu ahal izateko. Hau guzti hau, beren adineko eta giza-inguruko pertsonen talderako ohiko bizimoduarekin ahalik eta antz handiena duen markoan kokatuta.
Zerbitzu honetan, Gorabideko profesional-ekipoaren jarduerak bideratzen dira:
- Pertsona erabiltzaileen behar pertsonal eta sozialei erantzun egokia ematera norberaren edota komunitatearen errekurtsoen bidez.
- Pertsona erabiltzailearen autonomia sustatzera, bere gaitasun eta ahalmen pertsonal eta sozialak, baita modu independientean bere pentsamendu eta ekintzarako aukerak ere.
- Bere giza-ingurutik hurbil dagoen etxebizitza baten hautaketaren bidez pertsona erabiltzailearen integrazioa sustatu eta erraztera, komunitatearen bizitzan parte hartzea sustatuz.
- Erabiltzaileak diren pertsonen eta bere familien eta gizarte talderik hurbilenarekiko harremanak mantendu, areagotu eta, bere kasuan, berreskuratzera ere.