Lantegi Batuak-ek desgaitasuna duten 200 pertsona baino gehiago laneratu ditu azken 3 urteetan

2021/03/01

2020 urtean, Gorabidek sustatutako erakundeaak langile guztien enpleguak mantentzea lortu zuen eta 21 lan aukera berri sortu zituen Bizkaiko hainbat enpresatan

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2021 urtea Plan Estrategiko berriarekin hasi da Lantegi Batuak erakundean. 2021-2023 aldirako dago pentsatua. Plan horren xede nagusia zera da: Lantegi Batuak erreferen- tziazko erakunde izatea bezeroei konponbide aurreratuak emateko gaitasunari dagokionez. Horretarako, teknologia, ekipamendu produk- tiboa eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsio- ak egingo dira, beste batzuen artean. Era berean, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko laguntza eta aukerak sortzea gure erakundearen oinarri nagusietako bat da, eta hala izaten jarraituko du. Horrela, Bizkaiaren kohesio sozialari eta iraunkorta- sunari ekarpena egiten jarraitzen du.

Gorabidek sustatutako erakundeak desgaitasuna duten 200 pertsona baino gehiago laneratu ditu Bizkaian, 2018tik 2020ra bitarteko aldi estrategikoan. Laneratze horiek bere zentro eta zerbitzuen sarean zein hirugarren enpresetan egin dira; azken kasu horretan, lagundutako enplegurako programaren bidez. Pertsona horien guztien laneratzea bereziki garrantzitsua da, izan ere, enplegua lortzeko zailtasun gehiago dituzten pertsonak dira. Kolektibo horren langabezia-tasa % 16,5etik gorakoa da. Era berean, horrek argi uzten du Lantegi Batuak erakundeak balio sozial integratua eskaintzen duela, eta aspektu askotan daukala eragina (gizartea, langileak eta beren familiak, administrazioak, enpresa-sarea eta abar).

Egokitu eta bezeroei erantzuna emateko urtea
2020a pandemiaren urtea izan da. Ohiko jarduera pertsonen segurtasun eta osasuna bermatzeko neurriekin uztartu behar izan da. Baina urte horretan, Lantegi Batuak-ek langile guztien enpleguak mantentzea lortu zuen, baina ez hori bakarrik; desgaitasuna duten pertsonentzako 21 lan aukera berri sortu zituen Bizkaiko hainbat enpresatan. Orotara, 2020ko abenduaren 31n, 3.144 pertsona zeuden Lantegi Batuak erakundearen barruan; horietatik %82k desgaitasunen bat dute, eta gehienek laguntza beharrizan bereziak dituzte duten beren laneratze eta gizarteratze-prozesuetarako.

Lantegi Batuak nahiko arin egokitu zen bezeroen beharrizanetara, hasieratik, eta industria zerbitzuak ematen jarraitu zuen oinarrizko sektoreetako bezeroei hornikuntzak bermatzeko: energia, ekipamendu elektrikoetarako ondasunak, ekipamendu medikoak, norberaren babes edo segurtasunerako elementuak, elikaduraren sektorea, logistika, instalazio kritikoen mantentze-lana. Lan-karga aldi baterako murriztu zitzaien lau industria zentroren kasuan, jardueraren parte bat berrantolatu zen eta Norberaren Babeserako Ekipoak egiten hasi ziren, Lantegi Batuak erakundearen ohiko bezeroen eta beste berri batzuen beharrizanei erantzuteko.

Era berean, erakunde publikoentzako eta oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituzten bezeroentzako garbiketa eta lorezaintza-zerbitzua ematen jarraitu zuen, hala nola egoitzak, pertsona nagusientzako etxez etxeko janari-banaketa edota laguntza-produktuak eskaintzen dituzten erakundeentzako. Horrela izanik, bereziki garrantzitsua izan da pertsona nagusien eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetan lan egiten dutenen egitekoa. Garrantzia bikoitza izan du beren lanak: Lantegi Batuak erakundearen jarduera mantentzea eta egoera babesgabeenean egon diren kolektiboei arreta ematea.