Lantegi Batuak-en familientzako lan aukereei buruzko hitzaldia

2017/05/26

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Maiatzaren 30ean, asteartea, 18:00etatik 19:30era, Boluntako Ekitaldi aretoan, Lantegi Batuakek informazio hitzaldia emango du, adimen desgaitasuna duten nerabe eta gazteen familiei ezagutzera emateko zein okupazio eta lan aukera izan dezaketen euren familiakoek. Hainbat arlori buruzko informazioa emango da, esaterako, prestakuntza jarduera eta aukerak, adimen desgaitasuna dutenentzako lan babestua eta arrunta, eta kontu praktikoak tratatuko dira.

 

Informazioa eta izen emateak:
Diana Cabezas
dianacabezas@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10