Lantegi Batuak eta BBKrekin 18 milioiko gizarte-balioa sortu dugu 2014an

2016/02/19

Deusto Business Schooleko José Luis Retolaza ikertzaileak egindako ikerketa batek zehaztu du Lantegi Batuak eta Gorabidek 151 milioiko gizarte-balio gordina sortu duela 2014an, horietatik 18 milioi -%12a- BBKrekin lankidetzan burututako gizarte ekintzen emaitza izan ziren.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

BBK, Lantegi Batuak eta Gorabideren arteko hitzarmenek 18 milioi euroko gizarte-balioa sortu zuen 2014an, Bizkaian. Deusto Business Schooleko Jose Luis Retolaza ikertzaileak egin du ikerketa, erabili duen metodologian azterketa kualitatiboa eta kuantitatiboa konbinatu ditu, erakundeen arteko interes taldeen artean. Kopuru hori Lantegi Batuak eta Gorabidek sortutako gizarte-balio gordin osoaren %12a da, guztira 151 milioi eurokoa izan zen aztertutako azken urtean, eta 19 bider handiagoa da BBKren bidez jasotakoa baino. Aztertutako epea 2007ra arte zabaltzen badugu, hiru erakundeen arteko lankidetzak sortutako gizarte-balioa 132,5 milioi eurokoa da.

Bestalde, Lantegi Batuak eta Gorabidek 2014an sortutako 151 milioi euroko gizarte-balio gordinetik, haien jardueragatik administraziora egindako itzulera 76 milioi eurokoa da, diru-laguntza publiko modura jasotakoa, ordea, 42 milioi euro izan ziren. 2007-2014 aldia aztertuz gero, gizarte-balio gordina 1.107 milioi eurokoa izan zen, eta administraziora itzulitako gordina, 530 milioi euro.

Gizarte balioa dirutan

Erabilitako metodologiak kontuan hartzen ditu, bai intereseko taldeek (familia, gizarte, administrazio, hornitzaile…) jasotzen duten balioa, bai gizartean eragina duen balio ekonomikoa, itzulera sozial eta ekonomikoa eta gizarte balio espezifikoa, horretarako adierazleak eta hurbilketak erabili dituzte kasu bakoitzean sortutako balioa dirutan jartzeko.

Aurkezpenean, Guillermo Dorronsoro Deusto Business Schooleko dekanoak egindako sarreraren ondoren, Retolaza irakasleak adierazi zuen ikerketaren emaitzek “arlo ekonomikotik egiten den balioa baino haragoko errealitatea erakusten duteâ€. Eta baieztatu zuen “gizarteko baliabideen erabilera eraginkorraren kopuru garrantzitsuak diraâ€.

Gizarte inbertsioa

Bestalde, Pablo González Gorabideko kudeatzaileak, datuei buruz adierazi zuen “erakusten dute egiten dugun ekarpenaren balioak duen garrantzia, eta hori bat dator hirugarren sektorean susmatzen genuenarekin”. Eta gehitu zuen ikuspegi berri horrek “gizarte gastua kontzeptuaren ordez gizarte inbertsioa erabiltzea ahalbidetzen du”.

Txema Franco Lantegi Batuak erakundeko zuzendariaren dioenez, azterketak “aukera eman digu egiten dugunaren benetako eragina ezagutzeko, eta gure lanaren balioa ukigarri egiten duâ€. Eta oso adibide grafikoa jarri zuen: “Inbertitzailea banintz, nire inbertsioa 19 aldiz handiagoa bihurtzen duen zerbaiten aldeko apustua egingo nukeâ€.

Eta Leire Aragón BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendariak adierazi zuen “Lantegi Batuak eta Gorabiden egindako inbertsioa ezin izan da eraginkorragoa: egindako ekarpena 19 bider handiago egin dugu, eta pertsonen irribarreak eta bizi-kalitatea ere baiâ€.