Levantek antolatutako futbol inklusiboko txapelketa batean parte hartu dugu

2016/05/30

Athletic Club Fundazioaren gonbidapenari esker, Astialdiko Zerbitzuko lau erabiltzailek Valentziara bidaiatu dute beste klub batzuekin jokatzeko

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Desgaitasunen bat duten pertsonek eta talde batzuetako jokalari ohiek (Athletic Club, Atletico de Madrid, Celta, Espanyol, Levante, Mallorca, Valencia eta Villarreal) Ciutat de Valèncian jokatu dute Futbol 8 Txapelketa inklusiboan. Ligako klubek osatutako lehena izan da. Levante UD eta haren Fundazioa izan dira antolatzaileak.

Taldeetan 15-18 jokalari egon dira, eta Lehen Mailako klub bakoitzeko ordezkarien artetik gehienez hiru jokalari ohi. Athleticen ordezkariak Ritxi Mendiguren eta Asier García izan dira, eta taldea osatu dute Gorabideko Adán Vila, Bittor Iturburu, Izaskun Cerrato eta Josean Gonzálezekin, horietaz gain Pilar Gurtubay monitorea ere egon da, eta Geu Be eta Uribe Costa elkartekoak eta Bizkaiko Down sindromea Fundaziokoak ere bai.

Inklusio osorantz

“Proiektu honen helburua da bidea egitea inklusio osorantz, ilusioz eta apaltasunez, futbola balioak transmititzeko tresnatzat hartuta”, adierazi dute Levante UD Fundaziokoek. “Esperientzia ahaztezin hau beste askoren aurrekaria izatea espero dugu” esan dute. Era berean, Athletic Club Fundaziokoek diote “lehen edizioko presentziarekin beste urrats bat eman nahi dugu kirolean, desgaitasunen bat duten pertsonen normalizazioan eta parte hartzean”.