Emakumeen eta hainbat belaunaldiren arteko lankidetza, emakumeak ahalduntzeko

2024/03/08

Emakundek Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko sortutako kanpainarekin bat egiten dugu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Emakumeen Nazioarte ko Eguna aldarrikapenerako data dugunez, Emakunderen kanpainarekin bat egin dugu. ‘Zuetaz harro’ lelopean, Emakumearen Euskal Erakundeak adineko emakumeek gazteenen ahalduntzeari egiten dioten ekarpena goraipatu du, belaunaldien arteko harremanaren garrantzia nabarmentzeaz batera. Horrez gain, funtsezko mezu hau zabaldu du: “Emakume ahaldundu baten atzean, halakoa izatera bultzatu duen beste emakume bat dagoâ€.

Gure elkartean, hori bi eratara gertatzen da: langileen belaunaldi-erreleboko prozesuetan ezagutzaren transmisioa bermatuz, batetik, eta adimen desgaitasuna duten emakumeek jasaten duten diskriminazio bikoitzari helduz, bestetik, langileen sororitatea edo elkartasuna erabiltzailekin oinarri.

Belaunaldi-erreleboa
Erretiroa hartzen duten pertsonen ezagutza partekatzea eta haien lanmolde egokiari eustea garapen profesionalerako gure estrategiaren parte dira, gurean langileen %84 andrazkoak izanik.

Sororitatea
Gure profesionalek adimen desgaitasuna duten emakumeei ahalduntzeko ematen dieten lagun tzaren ondorioz, hainbat proiektu sortu dira, hala nola 2018an abiatutako emakume-taldeak edo duela gutxi autozainketa, autoestimua eta sexu-ahalduntzea jorratzeko sortutako tailerra.