Makinas Bizkaiaren Egutegi Solidarioak 5.100 euro biltzen ditu Deustu Elkartzerako

2018/01/15

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Makinas Bizkaia motorzaleen elkarteak urtero egiten du kausa on baten aldeko egutegi solidarioa. Oraingoan, gure Deustu Elkartzearekin jarri dira harremanetan, adimen desgaitasuna dutenak izan daitezen 2018ko egutegiaren protagonistak. Horretarako, argazki saioa antolatu zuten Zorrozaurren, Julian Redondo eta Joseba Ibarra argazkilari eta motorzaleekin, eta argazkiak egin zizkieten elkartzeko, Prestakuntza eta Parte Hartze Zerbitzuko eta Atxarteko Egoitzako 30 erabiltzaileri, 25 motorzalerekin eta euren makinekin.

 

Ekimen horrekin, gure Deustu Elkartzeak 5.100 euro batzea lortu du, Zubiarte eta Max Center zentro komertzialetan egindako salmentei esker, eta Abandoko geltokian, Adifeko ‘Geltoki Irekia’ Programaren barruan egindakoari ere bai. Beste establezimendu batzuetan ere salmenta puntuak egon dira, adibidez, Maza rredoko Albaitaritza Zentroan eta Atxilipú tabernan (Bilbo); Bikarregui eta Ruta 66 tabernetan (Santutxu); Moda Naia dendan (Gernika) eta Makinas Bizkaiaren egoitzan bertan. Horretaz gain, lehenengo 1.000 egutegiekin batera, Amurrioko Madis Bitxitegiak motorzaleen elkarteari emandako bi erlojuren zozketarako txartel bat entregatu da.

Gure Deustu Elkartzeak asko eskertzen du laguntza eman duten guztien inplikazioa, eta Graficolor inprimategiak egutegiaren tiradetan emandako erraztasuna.