Sexualerako autozaintza, autoestimu eta ahalduntze tailerra

2023/10/09

Gure Arteagoiti Egoitzak eta Marienea Basaurik adimen desgaitasuna duten emakumeentzako gune bat sortu dute

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Saioa Madridek, gure Arteagoiti Egoitzako koordinatzaileak, Basauriko Marienea Elkartearekin elkarlanean, lau saioko tailerra antolatu du adimen desgaitasuna duten emakumeei beren autoezagutza, autozaintza, autoestimua eta sexu-ahalduntzea areagotzeko prozesuan laguntzeko.

Jarduera irailaren 20an hasi zen, eta hurrengo saioak urriaren 11n, azaroaren 22an eta abenduaren 13an izango dira, 18:00etatik 19:30era. Helburua da adimen desgaitasuna duten emakumeek beren gorputzak eta emozioak ezagutu, zaindu eta mimatu ahal izateko gune eta taldea sortzea, beren burua errespetatzeko eta bai beren buruarekin bai ingurunearekin harreman osasungarria izatea merezi dutela sentitu ahal izateko. Saioak andrazko sexologo batek dinamizatuko ditu.

PZP eta komunitatea
Ekimen hau egoitzako andrazko erabiltzaile baten PZP eratzean sortu zen, emozioak eta mugak kudeatzeko tresnak, baita autoestimua areagotzekoak ere, eskatzen zituelako. Komunitatean baliabideak bilatzen hasita, behar horrek eta Marieneak adimen desgaitasuna duten emakumeentzako jarduerak garatzeko duen asmoak bat egin zuten.

Izen-emateak: labur.eus/marienea-tailerra