Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa
Mendekotasuna baloratuta izatea ezinbestekoa da baliabideak, zerbitzuak eta prestazioak eskuratzeko, eta, era berean, asko arintzen du larrialdi-egoerei irtenbidea emateko beharrezko konponbideen tramitazioa. Halere, laguntzen beharra ziurtatzea garrantzitsua bada ere, gure BBK SAIOA GORABIDE taldeak badaki familia-kopuru handiak oraindik ez duela funtsezko izapide hori egin, adimen desgaitasuna duten pertsona guztiek izan beharko luketena, beren desgaitasun-maila edo erabiltzen ari den baliabidea edozein izanda ere, baita enplegu arruntean lanean ari direnek ere.
Mendekotasuna baloratzeko prozedura erraza da, eta familiek BBK SAIOA GORABIDEren laguntza jasotzen dute kudeaketa osoan. Lehenik eta behin, eskaera eskatzailea bizi den udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuan aurkezten da. Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Mendekotasun Zerbitzuak bisita egiten du haren etxera balorazioa egiteko eta, familiarekin batera, Banakako Arreta Plana (BAP) proposatzeko, egoera bakoitzerako zerbitzu edo prestazio egokienez osatua, eta, hala badagokio, eskatu egiten ditu. Gero, foru-agindua bidaltzen dute etxera, non mendekotasun-maila eta arretarako eta baliabideen aitorpenerako banakako plana adierazten diren.
Ebazpenean, bai adimen desgaitasuna duten pertsonen bai adineko edo mendekotasuna dute pertsonen aukera espezifikoak jasotzen dira: laguntzak dituzten etxebizitzak, egoitza iraunkorrak eta aldi baterakoak, eguneko zentroak, prestazio ekonomikoak, etxez etxeko laguntza, laguntza-produktuetarako orientazioa eta dirulaguntza…
Oraindik ez baduzu egin, jarri harremanetan BBK SAIOA GORABIDEko zure erreferentziazko gizarte-langilearekin kudeatzen lagun diezazun.
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86