Adimen desgaitasuna duten pertsonei, mendekotasunaren balorazioa egin gabe badute, gogorarazi behar zaie balorazio horren helburua mendekotasuna duten pertsonei zerbitzu eta prestakuntza egokiak eskaintzea dela. Adimen desgaitasuna duten pertsona guztientzat, baita enplegu babestuan edo arruntean lan egiten dutenentzat ere, ezinbestekoa da mendekotasun egoeraren balorazioa eginda izatea, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzu espezifikoak erabili ahal izateko (adibidez: aldi baterako egonaldiak edo egonaldi iraunkorrak egoitzan, etxez etxeko laguntza zerbitzua, etab.). Mendekotasun egoeraren balorazioa eginda izatea ezinbesteko baldintza da kasu horietan. Era berean, %75eko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat beharrezkoa da mendekotasun graduren bat aitortua izatea, hirugarren pertsonaren laguntzarako osagarria kobratu ahal izateko kotizazio gabeko pentsioan edo seme/alaba mendeko izateagatiko prestazioan.
%75eko desgaitasuna + Mendekotasuna = Osagarria familiako prestazioan edo Kotizazio gabeko pentsioan.
Gizatek foru zerbitzua
Gizatek Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzu publiko bat da, bere xedea orientazioa ematea da desgaitasun edo mendekotasunen bat aitortua duten pertsonei produktuak erosterakoan, hala nola, ortesiak eta protesiak, etxebizitzetarako altzari eta egokitzapenak eta bestelako higiezinak, komunikazio eta informaziorako laguntza-produktuak, mugikortasun pertsonalerako laguntza produktuak, etab. Diru-laguntza kopururen kalkulua eskatzen duen pertsonaren eguneroko gastua kontuan izanda egiten da. Edozein kasutan, diru-laguntza kopuruak bermatu egin beharko du, gutxienez, gehienezko diru-laguntzaren %10 eta ezin da 3.000 eurotik gorakoa izan.