Bizkaiko Foru Aldundiko ‘Millennial 1000×1000’ Programan ‘entitate coach’ gisa parte hartzen dugu

2018/02/22

EHUko ikasle bi hartzen ditugu praktiketan, kudeaketa aurreratuko ezaguerak lor ditzatela laguntzeko bere enplegagarritasuna hobebtzeko

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, Dema bere Enplegu eta Ekintzailetasunerako聽 Agentziaren bidez, Millennial 1000×1000 deritzon programaren helburua enpresen eta millennials聽gazteen arteko hurbilketa sustatzea da enplegugarritasuna hobetzearen ondoreetarako.聽EHU, Euskalit 聽eta Humanekin lankidetzan, bederatzi enpresa eta Hirugarren Sektorearen hiru entitate Gizarte-Zientzietako eta Komunikazioaren聽Fakultateko 25 ikasle hartuko ditugu.

Apirilaren amaierara arte garatuko den lehen fasean,聽‘entitate coach’ gisa parte hartzen dugu, eta聽Urrezko A lortzeko Hirugarren Sektore Sozialeko lehen entitateko kudeaketa aurreratuan聽esperientzia emango diegu hezkuntzako lankidetzako programa honen barruan euren kurrikulumetik kanpoko praktikak hasten ari diren bi gazteei. Fase honetan, gazteak ‘erronka-enpresak’ deitzen diren enpresetako batean garatuko den ekintza zehatz baten proposamenarekin bigarren fasean sartzeko prestatzen joango dira.

Teresa Laespadak,聽Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuneko foru-diputatuak,聽azaldu du “enplegugarritasuna sustatzeko programa berritzailea dela, ardatza enplegua era aktiboan bilatzen ari diren eta聽 enplegurako aurreko belaunaldiekiko nabarmen desberdinak diren motibazioak eta gaitasun apartak dituzten millennial deritzon belaunaldiko kualifikaziodun pertsona gazteengan jartzen duena”.