Astialdiko Neguko Programak hasi ditugu prebentzio-neurri handienekin

2020/10/30

Eguneko klubak eta aisialdi zentroak ireki ditugu aurrez aurre, txandaka eta talde txikietan eta konexio birtualak mantentzen ditugu aurrez aurre ez diren egunetan

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Urrian, gure Astialdi Zerbitzuak Neguko Programak hasi ditu, egoera epidemiologikoari egokituta. Funtzionamendua mistoa izango da: aurrez aurreko txandaka jarduera eta konexio telematikoekin. Taldeek baimendutako gehieneko pertsona-kopurua errespetatuko dute –boluntarioak barne–, beti izango dira pertsona berberak, ‘burbuila taldeak’ gisa, eta perimetroko konfinamendu-egoeretan, partaidetza bizileku den udalerrira mugatuko da, eta jarduera birtualak indartuko dira.

Lokalek desinfekzio-prozedura ziurtatuak dituzte, jardueraren hasieran tenperatura hartuko da eta musukoa erabiltzea, distantzia mantentzea eta higiene neurriak betetzea ezartzen da. Bestalde, boluntarioek prestakuntza espezifikoa jaso dute Covid-19aren inguruan. Hasi aurretik proba serologikoa egiten zaie; gel hidroalkoholikoa, musukoa eta pantaila ematen zaie, eta talde bakar batekin kolaboratzen dute.

259 pertsonari erantzuna
Familiaren arnasaldia eta atsedena bultzatzeko, programa hau beste zerbitzurik erabiltzen ez duten pertsonentzat izan da. Horietatik, 259 pertsonak adierazi dute parte hartzeko interesa, eta horiei guztiei erantzuna eman diegu:
184 asteburuko klubetan egongo dira, 54 eguneroko klubetan eta 21 aisialdi zentroetan.

Hasierako zifra horiek aldatu egin behar dira, une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera. Eta neurri guztiak etengabe errebisatuko dira, horiekin jarraitu behar dugun edota eguneratu behar diren ikusteko, une bakoitza dauden egoera epidemiologikoa eta osasungomendioen arabera.