Gaitasun juridikoari laguntzeko neurri judizialen berrikuspena

2024/12/20

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasuna gauzatzen laguntzeko lege-erreformak helduentzako ezgaitasun judiziala eta gaitasun judizialaren aldaketa baliogabetu zituen, bai eta pertsona bere erabakietan ordezten zuten irudi juridikoak ezabatu ere, hala nola tutoretza, luzatutako guraso-ahala eta birgaitutako gurasoahala.

Orain, desgaitasuna duen pertsonaren gaitasun juridikoa osoa da, ez da aldatzen. Halere, haren eta bere ingurukoen beharren arabera, gaitasun juridiko hori gauzatzeko beharrezko laguntza finkatu da: borondatezko neurriak eta prebentzio-botereak; egitatezko zaintza; edo laguntzeko neurri judizialak (defentsa judiziala, laguntza-kuradoretza eta ordezkaritza-kuradoretza). Azken horiek borondatezko jurisdikzio-espediente baten bidez eska daitezke, desgaitasuna duen pertsona bizi den tokiko Lehen Auzialdiko Epaitegian.

Bestalde, aurreko legearen esparruan izendatutako tutore, kuradore eta defendatzaile judizialak legeria berrira egokitu dira. Tutoretzaren kasuan, ordezkaritza-kuradoretzarako ezarritako arauak aplikatuko dira. Eta luzatutako edo birgaitutako guraso-ahala duten gurasoek hura berrikusi arte izaten jarraituko dute.

Gaitasuna aldatuta duen pertsonak edo haren erreferenteak edozein unetan eska dezakete berrikuspen hori, agintaritza judizialaren aurrean. Nolanahi ere, dagokion epaitegiak edo Fiskaltzak eskatuta ofizioz egingo dira aurrerantzean ere, 2030. urtera arte, zehazki.

BBK SAIOA GORABIDEk etengabeko laguntza ematen die prozesu horietan adimen desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei.

 

BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86