Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legea (14/2022, abenduaren 22koa) eta hura garatzen duen erregelamendua indarrean sartu zirenetik, desgaitasuna duten pertsona gehiago izan daitezke DBEren (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) onuradun. Eta Gorabiden, Fevas Plena Inclusión Euskadiko beste erakunde batzuekin koordinatuta, lege horren aplikazioari eta hura garatzeko erregelamenduko nobedadeei dagokienez gertatzen diren salbuespenezko egoera guztiak ezagutzeko lan egiten dugu.
Legeak desgaitasuna duten pertsonei mesede egiten dieten zenbait alderdi aldatu eta hobetu ditu. Hobekuntzen artean, bada bat oso garrantzitsua: desgaitasuna duten eta ardurapeko seme-alaba bakoitzeko familiaprestazio baten kausatzaile diren adin nagusiko pertsonek pentsiodunentzako DBE eska dezakete.
Erroldatze-denbora eta bizikidetza-unitateak
Beste nobedade batzuek desgaitasuna duten pertsonek prestazio ekonomiko hori jasotzeko duten aukera hobetu dute, erroldatze-denborarekin lotutako baldintzei dagokienez (19. artikulua), baita salbuespenezko bizikidetza-unitateak zein diren ezartzeko orduan ere (26. artikulua).
Legearen arabera, pentsiodunek unitate ekonomiko independentea osa dezakete familia-nukleoaren barruan. Eta honako egoera hauetako bati dagokion pentsioaren onuradunak pentsioduntzat jotzen ditu:
- kotizaziopeko erretiroa, ezintasun iraunkorra, alarguntasuna, Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Nahitaezko Asegurua (ZBNA; gaztelaniaz, SOVI).
- kotizazio gabeko baliaezintasuna eta erretiroa, eta zurztasuna ezintasun iraunkor absolutuko edo baliaezintasun handiko kasuetan.
- ardurapeko seme-alaba bakoitzeko familia-prestazio baten kausatzaile den adin nagusiko pertsona.
- Gizarte Ongizateko Funtsaren prestazio ekonomikoren bat aitortuta duena.
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86