Mendekotasuna baloratzeko tramiteak egiten ari diren pertsonen etxeetan, lapurretan egin du Bizkaiko Foru Aldundiko langilea zela esanez zebilen emakume batek. Hori dela eta, jakinarazi nahi dizuegu bisitak aste bete lehenago jakinarazten direla, Foru Aldundiak esaten duela zein den etxera joango denaren izena, eta zer ordutan eta noiz egingo duen bisita, astelehenetik ostiralera beti, inoiz ez asteburuan.
OHAR GARRANTZITSUA
2016/05/25