Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean ari gara programa batean adimen desgaitasuna duten pertsonen senideei beren burua zaintzeko tresnak emateko
Norbere burua zaintzeko tekniken bidez ongizate pertsonala sustatzeko Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean ari gara Ongizate programan. Gorabideko erabiltzaile diren pertsonen senideei zuzendua dago, eta zortzi saio dira guztira. Astearteetan emango dira, 18:00-etatik 20:00etara, urriaren 27tik aurrera. Parte-hartzaile kopurua txikia izango da, egungo segurtasun eta prebentzio neurrien araberakoa. Eta saioak egiteko lekuak distantzia soziala errespetatzeko aukera emango du.
Talde-lanaren edo jardueren bidez, parte-hartzaileek aukera izango dute honen guztiaren gainean hausnartzeko eta beren ongizate pertsonala hobetzeko, esperientzia positiboetan zentratzen ikasteko, elkarri laguntzeko eta osasun eta ongizate maila egokiak mantentzeko. Ahalik eta ondoen egon eta sentitzea da helburua. Garai zail hauetan, etengabe gure egitekoak egokitzen egon behar dugula kontuan izanda, lagungarria eta interesgarria izan daiteke.
Deustuko Unibertsitateko osasun arloko psikologa eta ikertzaile bat izango dugu saioetan. Saioak unibertsitatean bertan izango dira.
Informazio gehiago eta izen-emateak:
Diana Cabezas
dianacabezas@gorabide.com
Telefonoa: 94 443 12 10