“Oporraldirik onenetakoak izan dira”

2024/08/22

Ikerrek eta Iratxek Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako gure Udako Programetako batez gozatu dute

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aurten, adimen desgaitasuna duten 275 lagunek eta 106 boluntariok parte hartu dute gure Udako Programetako zortzi eguneko 13 egonaldietako edo eguneko 24 irteeretako batean.

“Joan naizen oporraldirik onenetakoak izan dira” dio Iker Berrocalek, Gijónen zortzi egun igaro dituzten erabiltzaileetako batek. “Oso ondo datorkit lanetik deskonektatzeko. Denetik egin dugu, oso ondo moldatu gara eta boluntarioak ezin jatorragoak izan dira”, nabarmendu du.

“Iratxe pertsona itzela iruditu zait, taldea ederki bideratzen jakin du eta denon artean erabakitako jarduerak bikain antolatu ditu”, azpimarratu du. “Datorren urtean beste leku batera joatea gustatuko litzaidake, baina jende berarekin”, adierazi du.

Esperientzia ederra
Iratxe Quintana izan da egonaldi horren arduraduna, eta bat dator Ikerrekin: “Ez gara gelditu eta umeek bezala gozatu dut. Esperientzia ederra izan da”, laburbildu du. “Nire bigarren uda izan da, eta gogotsu hartu dut. Ikaskuntza ona izan da. Dena gauza positibo gisa gordetzen dut”, dio.

“Gozamena da Gorabideren etengabeko laguntza izatea; seguru sentiarazten dizu”, eskertu du. Eta Ikerrentzat ere hitz politak ditu: “Maitagarria da. Giro ona sortu du, jarduerak proposatu ditu… Dena primeran harekin”.

Udako Programa hauek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari eta boluntarioen lankidetzari esker dira posible.