Ángela Romero aurten gure Aisialdi eta Astialdi taldeetako batean boluntariotza egiten hasiko diren pertsonetako bat da
Hasi berri den ikasturtea Aisialdi eta Astialdiko jardueraz beteta dator, eta hori boluntarioen lankidetzari esker posible da. Horie tako bat Ángela Romero da, Bilbora ikastera etorritako kordobarra. Udako azken bi programetan parte hartu duen lagun baten bidez, bere denboraren zati bat adimen desgaitasuna duten pertsonen talde bati eskaintzea erabaki du, asteburuetako eguneko txangoetan, zehazki.
“Boluntari aritzeko gogoa nuen, besteak zoriontsuagoak izateko zerbait egin nahi dudalako”, dio Ángelak. “Ez dut inoiz harremanik izan adimen desgaitasuna duten pertsonekin, baina oso atsegina izango dela uste dut”, adierazi du. “Hasi arte, ez dakit nolakoa izango den. Baina jarduera gehiago egin daitezen ahalegintzeko ilusioz noa, eta haien gogokoa izatea espero dut”, desiratzen du.
Hainbat jarduera
Asteburuetan txangoak egiteko taldea ez ezik, Ángelaren parte-hartzea izango duen hori, gure Aisialdiko eta Astialdiko programak hainbat jarduera eskaintzen ditu aste barruan, bai goizez bai arratsaldez, eta larunbat eta igande arratsaldeetan ere bai. Ostiraletan, adingabeentzako futbola, errugbia, esku-pilota, saskibaloia eta musika-adierazpena daude. Ostegun eta igandeetan, helduentzako futbola. Eta larunbat eta igandeetan, mendia, mendiibiliak eta multikirola.