Pact by BBK programan parte hartu izanagatik poztasuna

2024/09/30

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Berdintasunari eta tratu onari buruzko Pact by BBK programan parte hartu duten 16 gazteek pozik amaitu dute esperientzia, bai landu dituzten edukiengatik bai ekimenean parte hartzeko aukera izateagatik. Bederatzi neskak eta zazpi mutilek pixkanaka jorratu dituzte norberaren ezagutza eta zaintza; berdintasuna eta tratu ona harremanetan; mugak ezartzen ikastea; eta, harreman osasungarriak eraikitzeko, negoziatzea eta akordioak egitea.

Hasierako errezeloak, zalantzak eta lotsak gaindituta, gero eta konfiantza eta konplizitate handiagoa izan zuten, baita segurtasuna eta erosotasuna ere, eta, batez ere, kezkak, zalantzak, gogoetak eta emozioak partekatzeko gogoa.

Beste edizio bat 2025ean
2025 urtean, berriro hartuko dugu parte Pact by BBK programan. Informazioa eta izena emateko:

  • dianacabezas@gorabide.com
  • 94 443 12 10 (Diana Cabezas).