Agirre Lehendakaria Centerrekin lan egin dugu partaidetza sustatu eta optimizatzeko

2025/05/05

Adimen desgaitasuna duten pertsonentzako parte-hartzeko aukerak identifikatu ditugu, Plena Inclusiónen Erakundeak Sendotzeko Programari esker

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail



 
Plena Inclusiónen Sendotzeko Pro­gra maren barruan, gizarte-partaide­tzaren kudeaketari buruzko prestakuntza eta laguntza-prozesu batean parte hartu dugu Agirre Lehendaka­ria Centerekin, EHUren gizarte-berrikuntzan aditua den fundazioa.

Sei hilabetez, hamalau erabiltzaile eta hiru profesional adimen desgaitasuna duten pertsonek bai komunitatean bai elkartean gehiago parte har dezaten trebatu dira.

Aukeren identifikazioa
Mapaketa, entzuketa komunitario, interpretazio kolektibo eta baterako sorkuntzarako prozesu metodologikoa burutu ondoren, parte hartzeko aukerak identifikatu dituzte. Irisgarri­tasun kognitiboa, komunitatearekin harremanetan egoteko rol profesionalak eta laguntza-premia handiagoa duten pertsonei erabakiak har­tzen laguntzeko sistemetako aurrerapenak garapen-tresnak dira.

Ho­ri­en bidez, pertsonen boterea sustatu ahal izango da, bai eta pertsonei berdintasunean oinarrituta, baina haien dibertsitatea errespetatuta parte hartzeko aukerak emango dizkien komunitatearen eraikuntza ere. Izan ere, ingurunean modu aktiboan parte hartzea eskubidea ez ezik, pertsonen bizi-kalitatean eragin handia duen esperientzia ere bada.