Apirilaren 14tik 20ra Kataluniako kostaldera bidaiatzeko 76 plaza eskaintzen ditugu, Imserso - Plena Inclusi贸n Turismo Jardueren Deialdia barruan, Imserso erakundeak diruz lagunduta: Plena In clusi贸naren opor-eskain tzaren barruan.
Aurten, Pazko Astean lau opor-txanda eskainiko ditugu: bi Roses-era joateko (Girona); beste bat Malgrat de Mar-erako (Bartzelona), eta beste bat Playa de Fenals-erako (Girona). Guztira 76 leku egongo dira, Imserso erakundeak diruz lagunduta eta Plena Inclusi贸naren opor-eskaintzaren barruan.
Programa honetan izena emateko baldintzak honakoak dira: 16 urtetik gorakoa izatea, %33ko edo hortik gorako desgaitasun-maila edukitzea, eta Gorabiden eskaera beteta entregatzea, beharrezko dokumentazio guztiarekin batera.
Leku kopurua mugatua denez, Imserso eta Plena Inclusi贸n erakundeek honako baremazio-irizpideak ezarri dituzte, lekuak banatzeko:
– Desgaitasun handiagoa = %20.
– Familia ugaria = %10.
– Aurreko deialdietan parte hartu ez izana = %30
– Familiaren atseden beharrizana = %10.
– Astialdi Zerbitzuan parte-hartzea = %15.
Bidaien data:
Apirilaren 14tik 20ra (7 egun / 6 gau)
Pertsona bakoitzeko inguruko kuota:
150 euro garraioa, ostatua, pentsio osoa, koordinazioa eta asegurua barne).
*Familia ugaria edo kontribuziozkoa ez den pentsioaren pareko edo hortik beherako diru-sarrerak dituen elkarbizitza-unitatea izateagatik deskontuak daude.
Izen emateko epea
Otsailaren 1etik 16era, 9:00etatik 17:30etara, Gorabideko Astialdiko Zerbitzuan
Poza Lizentziatua 14, 2 鈥 48011 Bilbao.
Derrigorrez aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Jatorrizko eskaera beteta (ez dute balio fotokopiek edota eskaneatutako kopiek).
- Desgaitasun-ziurtagiriaren fotokopia eta NANren fotokopia (ez iraungia).
- Hala badagokio, legezko ordezkariaren NANren fotokopia (ez iraungia).
- Familia ugarien kasuan, hala adierazten duen tituluaren fotokopia.