Gure Plan Estrategiko berrian lanean jarraitzen dugu

2023/12/14

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure hausnarketa estrategikoaren barruan, dagoeneko burutu ditugu ebaluazioko-faseak, ingurunearen, ahulezien, mehatxuen, indarguneen eta aukeren azterketa, eta datozen urteetarako erronken proposamena. Horretan guztian, gure elkarteko 80 pertsonak hartu dute parte.

Familien Zuzendaritza-batzordeak, hainbat saio monografikotan, gure misioa, ikuspegia eta balioak berrikusi, erronka estrategikoak zehaztu, eta etorkizunerako balizko jarduerak eztabaidatu eta lehenetsi ditu.

Zuzendaritza-taldeak, estrategia hedatuko duenak, jorratutako helburuek erronka hauei erantzun nahi diete: gizarte-eraldaketa, laguntzen pertsonalizazioa, garapen profesionala, erakunde-iraunkortasuna, aliantzak eta sareko lana.

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin alderaketa estrategikoa egin dugu.