Politika sozialari buruz kongresu batean parte hartu dugu

2021/03/18

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure Tekniko eta Sistemen Saileko zuzendariak REPS Bilbao Espainiako Politika Sozialen Sarearen zortzigarren Kongresuan parte hartu zuen. EHUk eta Deustuko Unibertsitateak antolatu zuten elkarrekin, Sareen Sarea eta Eguía Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren laguntzarekin. Telematikoki egin zen martxoaren 15, 16 eta 17an, Espanet esparruan, politika sozialen azterketarako europar sarea. ‘Desgaitasuna, kapazitismoa eta politika sozialak’ mahaiaren barruan, ‘Errealitate espezifikoak’ atalean, gure Goratu Programaren emaitzak azaldu zituen, eta, adierazi zuenez, ekimen horrek “adimen desgaitasuna duten pertsonen inguruko estereotipoak ezabatzen dituela ematen du. Era berean, jokabideen osagai kognitiboen aldaketa horien bidez, pertsonok inklusiboagoak izango garela pentsa daiteke, gizartean aniztasunari balioa emango diogulaâ€.