Desgaitasuna duten pertsonentzako zentroetako prezio publikoak

2019/10/28

Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aldundiaren aldetik egoitza, eguneko zentro edo etxebizitzetan leku bat esleituta duten erabiltzaileek prezio publiko bat ordaindu beharra dute, desgaitasuna duen pertsonaren diru-sarrera garbien portzentaje bati dagokiona. Erabiltzailearen diru-sarrera garbiak familia unitatearenak baino handiagoak direnean, ez dute prezio publikorik ordainduko. Desgaitasuna duen pertsona ez bada familiarekin bizi,  bere sarrera garbiak 1,5 zatituz kalkulatzen da prezio publikoa. 2019an ordaindu beharreko portzentajeak honakoak dira:

  • % 75 egoitzetako 24 orduko lekuen kasuan (gehienez ere 42,56 euro egunean).
  • % 65 Bizkaitik kanpoko egoitzetako 24 orduko lekuen kasuan (gehienez ere 42,56 euro egunean).
  • % 37,5 etxebizitzetako edo egoitzetako 16 orduko lekuen kasuan (gehienez ere 34,08 euro egunean).
  • % 25 eguneko zentroetako lekuen kasuan (gehienez ere 11,69 euro egunean).

Hala ere, kalkulatu dugu erabiltzaileari urteko gutxieneko kopuru bat geratu behar zaiola. 2019an 1.615,21 eurokoa izan da.

Etxebizitza eta egoitzetan, oporraldietan lekua erabiltzen ez bada (30 egun udan, 15 egun aste santuan eta 15 egun Gabonetan), prezio publikoaren %40a ordaindu behar da. Egoitza, etxebizitza edo eguneko zentroko erabiltzailea ospitaleratu behar bada, %20a ordaindu behar du.

 

Etxeko zainketengatiko prestazio ekonomikoa

Prestazio hori ez da bateragarria egoitzetako egonaldiekin (aldi baterakoak edota egonkorrak). Mendekotasuna duen pertsonak aldi baterako lekua badauka, zentroan dagoen egunetan soilik etengo zaio prestazioa. Aldundiari jakinarazi behar zaio aldi baterako egonaldiaren datak zeintzuk diren, hilabete horretako zenbatekoa egokitu eta zorrik ez sortzeko.

 

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86