Elkartasun eta Lankidetzaren Ram贸n Rubial Saria jaso dugu

2019/12/02

Gure elkartearen oinarrizko lau multzoen ordezkariak joan ziren saria jasotzera: erabiltzaile bat, senide ere baden presidentea, langile bat eta boluntario bat

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Ram贸n Rubial Fundazioak Elkartasun eta Lankidetza arloko saria eman digu, adimen desgaitasuna duten pertsonek gizarteko partaide gisa dituzten eskubideen defentsan egindako lanagatik, betiere, gizarte inklusibo eta bidezkoa baten integrazioa lortzeko xedez. Gainerako sariak honakoek jaso zituzten: SER Euskadi Katea, Ainhoa Arteta, Maribel Salas, La Otxoa, Real Sociedad klubeko nesken taldea, Aernnova, Nicol谩s Redondo Urbieta eta Ant贸nio Costa, Portugaleko lehen ministroa.

Eider Gardiazabalek, fundazioko presidenteak, bereziki nabarmendu zuen gure elkarteak ahalegin handia egin duela adimen desgaitasuna duten pertsonek gure gizarteko kide gisa dituzten eskubideak bermatzeko, eta denon artean harro egoteko moduko gizarte bidezkoago bat lortzeko.

Saria jasotzera joan ziren Juan Cruz Baranda erabiltzailea; Susana Gorbe帽a senidea eta presidentea; Susana Fern谩ndez langilea; eta David Maldonano, boluntarioa. Ram贸n Rubial sarien aurtengo edizioaren leloa kontzientziak esnarazteari buruzkoa izan da. Horretaz ohartuta, Juan Cruzek bere diskurtsoan esan zuen guk ere horretan daramatzagula 57 urte, kontzientziak esnarazten. Nabarmendu zuen adimen desgaitasuna duten pertsonentzako oso garrantzitsua dela eremuak irisgarriak izatea, baina pertsonok ere irisgarriak izan gaitezkeela. Eta horretara animatu zuen jendea. 鈥淶enbat eta pertsona irisgarri gehiago izan, gure bizitza hobea izango da鈥.

Jokin Aperribaik, Real Sociedad klubeko presidenteak, hartu zuen txanda, eta adierazi zuen hurrengo urterako erronka moduan hartuko dutela pertsona irisgarriak izatea, eta Juan Cruzi adierazi zion asko gustatu zitzaiola bere azalpena. Auditorio osoa txaloka jarri zuen.

Bestalde, Idoia Mendiak, PSE-EE alderdiko idazkari nagusiak, bereziki aipatu zuen desberdintasunak berdintzeko egin dugun lana. 鈥淓lkartasun sareak ehundu dituzue, eta bakoitzak bere gaitasunen araberako ekarpena egiten du; oztopoak gainditu egiten dira eta aukeren eremua leundu鈥, esan zuen, amaitzeko.