Gertuago gara, sare sozialen bidez

2024/01/31

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Familiei informazioa modu sistematikoan eta eguneratuan emateko bere asmoz, gure BBK SAIOA GORABIDE taldeak elkartearen sare sozialak baliatzen ditu prestazioei, pentsioei, laguntza ekonomikoei, baliabideei eta adimen desgaitasunarekin loturiko zerbitzuei buruzko informazioa zabaltzeko. Sare sozialetan egoteak desgaitasuna duten pertsonentzat garrantzitsuak diren albiste eta ekitaldien berri berehala ematea dakar berekin, zehazki hiru modutan:

  1. SAIOA egunez egun: Eguneroko irudien bidez, argitalpen hauek BBK SAIOA GORABIDE taldeko profesionalen zeregina erakusten dute, hala nola gizarte-zerbitzuen, osasunaren, justiziaren, hezkuntzaren eta abarren alorretan.
  2. Informazio-pilulak: Bideo motzen bidez, ezinbesteko informazioa eskaintzen da baliabide ekonomikoei, desgaitasuna artatzeko zerbitzuei, bekei, aukerei, hitzaldiei eta tailerrei buruz.
  3. SAIOAk erantzuten du: Sail honek BBK SAIOA GORABIDEn maiz jasotako galderei erantzun argiak ematen dizkie, eta adimen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien parte-hartze aktiboa sustatzen du.

Zabalkunde arin eta eraginkorra
Sare sozialetako presentziak eguneratu egin du, pixkanaka-pixkanaka, BBK SAIOA GORABIDEk adimen desgaitasuna duten pertsonekin eta haien familiekin komunikatzeko darabilen modua. Izan ere, sareen dinamismoak ezinbesteko informazioaren hedapen arin eta eraginkorra dakar, eta etengabeko interakzioak eta denbora errealean elkar elikatzeak elkarteak familiekin duen harremana indartzen dute.

BBK SAIOA GORABIDEk konprometituta jarraitzen du laguntza eta baliabideak eskaintzeko, eta, horretarako, plataforma digitalak erabiltzen ditu, tresna onuragarriak baitira. Hori dela eta, gure sare sozialei jarraitzera animatu nahi zaituztegu, azken albisteen eta aurrerapen garrantzitsuen berri izan dezazuen.


Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86