SAIOA Zurekin programak, gure BBK SAIOA GORABIDE taldeak sustatzen duenak, adimen desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei beren bizitzako funtsezko uneetan laguntzen die, 18 edo 55 urte dituztenean, kasu. Tailer partizipatiboen bidez, etapa horiei orduan izaten diren errokei aurre egiteko laguntza, informazioa eta tresna praktikoak eskainiz heltzen zaie.
Elkarrengandik ikasteko gunea
Hamabi laguneko taldeentzat diseinatuak, nork bere esperientzien zein kezken berri ematea eta besteenak ezagutzea sustatzen dute, eta, ondorioz, berdinen arteko ikaskuntza aberasgarria ere bai. Gizarte-langile batek dinamizatzen ditu, informazio profesional eta egiaztatua eskainiz eta zalantzak unean bertan argituz; hala, konfiantza areagotu egiten da.
Gorabideko bazkideentzat bakarrik
Gorabideko bazkideentzat bakarrik dira, beraz, elkarteko kide izatearen balioa indartu egiten da. Bazkide izateak SAIOA Zurekin moduko programetan parte hartzea ahalbidetzen du, eta adimen desgaitasuna duten pertsonen ongizatearekin eta inklusioarekin konprometitutako komunitateko kide izatea.
Parte-hartze eta asebetetze handiak
Martxan jarri zenetik, iaz, programak partaidetza handia izan du, eta partaideak pozik agertu dira jaso duten informazioarekin. Gainera, tailerrean jorratu beharreko gaiarekin zuzeneko lotura duten familiak deitzeko estrategiak bermatu egiten du edukiak haientzat garrantzitsuak eta erabilgarriak izatea.
Laguntza-programa hutsa baino gehiago
Laburbilduta, SAIOA Zurekin laguntza-programa baino askoz gehiago da; adimen desgaitasuna duten pertso – nak eta haien familiak sendotzeko tresna da, haien ongizatea sustatuz eta Gorabiderekin dituzten harremanak indartuz, alegia, haien garapenean eta bizi-kalitatean funtsezkoa den elkartearekin.
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86