Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa
Egoitza-zentroetara, etxebizitzetara eta eguneko arreta zentroetara sartu ahal izateko eskaera egiten denean, Bizkaiko Foru Aldundiko desgaitasuna duten pertsonentzako Zentroen Zerbitzuko lantaldeak desgaitasuna duen pertsonaren gizarte-premia, egoera sozio-familiarra eta ingurunea ebaluatzen ditu, plaza bat eskuratzea lehenesteko.
Desgaitasuna duten pertsonentzako zentroetako Arreta Jasotzeko Beharrizanaren Gizarte-adierazlea (AJBG) deritzon tresnak aztertzen eta zehazten ditu desgaitasuna duten pertsonen ingurune egoera eta egoera sozio-familiarra, haien premiak bereizteko eta baliabideak eskuratzeko orduan lehentasunhurrenkera ezarri ahal izateko.
Adierazle hori egiteko, kontuan hartzen da gizarte-premiaren egoera pertsonaren eta dimentsio hauen arteko erlazioak zehazten duela:
- Pertsona integratuta dagoen bizikidetza-unitatea eta zaintzaile nagusien egoera.
- Eskatzailearen ingurune hurbila (etxebizitza, gertuko gizarte-ingurunea eta gizarte-zerbitzu eskuragarriak/laguntza-hornidura formala).
AJBG alderdi horiek egituratzen dute, eta baditu “faktore puntuagarriakâ€, balorazio jakin bat jasotzen dutenak, zentroetan sartzeko lehentasuna ezarri ahal izateko.
Irizpide horiek desgaitasuna duten pertsonen zentroetan Arreta Jasotzeko Beharrizanaren Gizarte-adierazlea (AJBG) onesten duen ekainaren 18ko 76/2019 Foru Dekretuan zehaztuta daude.
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86