Udako oporretarako eskaera

2018/01/08

Inprimakiak Astialdiko Zerbitzuan entregatu ahal dira urtarrilaren 31 arte

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Urtarrilean zabalduko da epea Udako Programetarako plaza eskatzeko, iazko helmugak egongo dira, Galizia, Asturias, Nafarroa, Errioxa eta Katalunia, eta, horretaz gain, aurreko bi urteetako Lizarra eta Lekeitio ere berreskuratu ditu gure Astialdiko Zerbitzuak. Plaza bat hartzeko aukera izateko, urtarrila amaitu baino lehen aurkeztu behar da eskaera, Astialdiko Zerbitzuan entregatuta edo postaz edo e-mailez bidalita. Elkarteko bazkide ez direnek bidaiako gastuaz aparte, programan sartzeko kanon bat ordaindu beharko dute, hain zuzen bazkideen urteko kuotari dagokiona.

Medikazioa egun eta dosika
Aurten, boluntarioen lana errazteko, eskaera egingo diegu bidaiaren batera joango direnei, medikazioa hartzen badute prestatuta eraman dezatela 14 egunetarako, egun eta dosika banatuta. Banaketa modu desberdinetan egin daiteke, blister baten bidez, pastilla kaxa batean edo plastikozko poltsetan prestatuta.

Gainera, gure Astialdiko Zerbitzuak eskertu nahi du aurten egindako gogobetetasun inkestetako emaitzetan adierazitako konfiantza maila, eta ahaleginduko da hobetzen jarraitzen eta familiei gero eta ekarpen gehiago egiten.

Emateko epea
Urtarrilaren 31ra

Ordutegia
9:00-13:30 eta 15:00-17:30
Lekua / helbidea
Gorabideko Astialdiko Zerbitzua
Poza Lizentziatua, 14-2. 48011 Bilbo
tiempolibre@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10

Eskabide-inprimakia: uda-2018-eskaera