Udan 735 leku eskaini ditugu gure erabiltzaile eta boluntarioentzat

2018/07/02

Gure Aisialdi Zerbitzuak bi asteko 20 bidaia antolatu ditu hamabi leku turistikotara, 8 leku eskaini ditu adingabeentzako foru udalekuetan; eta Bilbon 40 aisialdi jarduera burutu ditu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Uztailaren 2a eta abuztuaren 27a bitartean, 575 erabiltzaile eta 160 boluntariok gozatu dute gure Aisialdi Zerbitzuak kudeatzen duen udako eskaintzaz: erabiltzaileentzako 442 leku eta boluntarioentzako 131 eskaini ditu uztaila eta abuztuan; uztailean 125 leku egon dira eguneko klubean, 20 monitorerekin; eta zortzi leku foru udalekuetarako, bederatzi monitorerekin.

Udako programak 20 bidaia eskaini ditu Sanxenxo, Oviedo, Gijón, Burgos, Lekeitio, Hondarribi, Zarautz, Lardero, Iruñea, Lizarra, Villanúa eta Comarrugara. Bidaia bakoitza erabiltzaileen interes eta familien atseden beharrizanetara egokitzen da eta hainbat jarduera egiteko aukera izan dute: hondartza, igerilekua, mendia, jaiak, kultur bisitak…

Gainera, Uribitarteko Klubak 40 jarduera ere egin ditu, hala nola yoga, boxariketa, argazki-yincana, txangoak, piknikak, tailerrak edota karta-txapelketak, mahai-jokoak eta igela. Era berean, elkarteko bost mutiko eta hiru neskatok foru udalekuetan astebete pasa dute, Zuhatza, Barria, Hondarribi eta Zestoan. Opor inklusiboak izan dituzte.

Programa horiek erabiltzaile zein familientzako onuragarriak dira eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza garrantzitsu bati esker garatzen dira; eta noski, boluntarioen ezinbesteko lankidetzari esker.