Elkarren arteko laguntza eta gizarte-eraldaketa, la Caixa Fundazioarekin

2024/10/15

â€la Caixa†Fundazioarekin, gure familien eta erabiltzaileen bizi-kalitatean eragin dugu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Zaindubide programak, â€la Caixa†Fundazioaren laguntzarekin 2023ko uztailetik 2024ko abuztura garatu dugunak, adimen desgaitasuna duten pertsonen senideentzako 1.287 plaza eskaintzea ahalbidetu digu, elkarri laguntzeko, lagun egiteko edo nork bere burua zaintzeko 47 jardueratan, guztira 133 saio eginda. Garatutako ekintzei esker, laguntzasare partekatua sortu da, familia osoaren bizi-kalitatean eragiten duena.

Proiektuak, halaber, adimen desgaitasuna duten pertsonak gizarteeraldaketarako eragile bihurtzea bultzatu du, beren errealitateei buruzko sentsibilizazio-saioen bidez, gure Goratu eta Oztopoak Hausten programetan. Guztira, gure elkarteko erabiltzaileen eta hainbat interes-talderen arteko 33 topaketa antolatu ditugu, eta horietan 940 parte-hartzaile izan dira, hezkuntzaeremu guztietako ikasleen eta hainbat sektoretako profesionalen artean.

Onbide programa
â€la Caixa†Fundazioaren Gizartedeialdien bidez, Onbide programak lekukoa hartu du. Hala, haren bitartez, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako ohitura eta ingurune osasungarriak –osasun mentala barne– sustatuko ditugu, eta haien senideentzat, berriz, lagun egiteko eta elkarri laguntzeko guneak sortuko ditugu.