“Zenbat eta familia gehiago garen bazkide eta gehiago lagundu elkarteari, hobeto”

2018/01/02

Gorabideko bazkide oraintsu egin diren hiru pertsonak hitz egin dute erabaki hori hartzeak dituen abantaila eta onurei buruz

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure Balioa Bazkidea Planaren ondorioz, %14 gehitzea lortu du gu Gorabiden erregistraturik dauden familietatik elkarteko bazkide egin direnen kopurua. Urrats garrantzitsu hori eman dute María Jesúsek, Marcialen arrebak, eta Elenak, Amparoren ahizpak, eta horri buruz egin dute berba Soniarekin, Aaronen amarekin, bera erregistratzean egin da bazkide. Ekintza horrekin, hirurek erakutsi dute gure misiorako oinarrizko elkarte konpromisoa.

Sonia: Nire kasuan, bazkide egiteko asmoarekin etorri nintzen, izan ere Aaronen ikastetxeko lagun baten familiak, bazkidea denak, hitz egin zidan elkarteari buruz. Gainera, zerbitzu batzuk ordaintzeko, psikiatrarena adibidez, edo udan joaten denean, kopuru bera ordaintzen dugu eta behintzat bazkideak gara eta elkarteak egiten duenari laguntza ematen diogu, eta hori mesedegarria izango da.

Elena: Nire ama inoiz ez da bazkide izan, baina nire ahizpa Amparoren tutore egin nintzenetik, 2002an, Atxarte Egoitzan batzar bat egoten zen bakoitzean, beti pentsatzen nuen “bazkide egin beharko nintzateke”. Lehenago egin ez banaiz, nagiagatik izan da; uzten joaten zara…

María Jesús: Nire aita bazkidea izan zen eta gero izateari utzi zion bere pentsatzeko moduarekin bat ez zetozen pertzepzioengatik, eta hil zenean nik bere irizpideak jarraitu nituen. Baina nire neba Marcial Güeñesen sartu zenetik, Bermeon urte askoan egon ondoren, ikusi dut bizi kalitatean asko irabazi duela, eta bazkide egiteko ordua dugula erabaki dut.

Elena: Nik ez dut Gorabide inoiz erabili, nire ahizpa dagoen zentrotik kanpo, eta hangoekin asko komunikatzen naiz. Amparoren gizarte langilearekin kontaktuan egon naiz, Estherrekin, eta lehen Amaia zen. Baina, beharbada, behar ditudan gauzak sortzen joango zaizkit.

Sonia: Ni oraintsu heldu naiz, baina behar izan dudan guztia, paperak, psikiatraren laguntza edo gizarte langilearena… eduki dut, eta pozik nago bazkide izateagatik. Uste dut zenbat eta gehiago garen eta gehiago laguntzen diogun elkarteari, hobeto.

María Jesús: Argi dago, gizarteagente modura pisua izateko, ez da berdin 5.000 familia edo 2.500 izatea.

Elena: Ona da elkarte mugimenduaren parte izatea; ni irailean egoten diren Gorabide Eguneko euritakotadetara etortzen naiz. Eta, inoiz joan ez naizen arren, badakit batzar nagusiak ere egoten direla, aldizkarian agertzen dira eta.

María Jesús: Batzar nagusian parte hartu ahal izatea garrantzitsua iruditzen zait, aukera ematen dizu ados zauden ala ez adierazteko, eta zure iritziak emateko hobetzen joateko egin ahal diren aldaketei buruz.

Sonia: Garrantzitsua da, ideiak eman ditzakezulako. Eta beti ahalegindu behar dugu gehiago lortzeko. Hezkuntza arloan, esaterako, oso zaila da leku bat topatzea nire umearen moduko bat egoteko.

María Jesús: Gizartea, XXI. mendean sartuta, uste dut ez dagoela prestaturik adimen desgaitasuna duten pertsonak behar den moduan tratatzeko. Uste dut gauza asko dagoela…

Elena: Ona dela baz kide izatea orain ikusten dut, horrelako gauzetarako. María Jesús: Uste dut garrantzitsua dela elkarteko kide izatea bazkide izanik, bakarrik heldu ezin garen leku askotara iristeko.

https://gorabide.com/egin-zaitez-bazkide/