Gure emakume-taldeak sendotu egiten dira, pandemiak iraun arren

2021/03/08

“Hotzagoa da, baina elkarrekin jarraitzen dugu, elkar babestenâ€, azaldu dute adimen desgaitasuna duten emakumeen arteko jabekuntza eta autolaguntza gune hauetako protagonistek

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Azken urtean, gauza asko aldatu dira gure emakume-taldeetan. Aldaketa nagusia elkartzeko modu berriak izan dira, pandemiaren ondoriozko murrizketen eraginez. Baina garrantzitsuena da talde horiek egonkortu egin direla, eta ahalduntzea handitu egin dela, gure estrategiaren ildotik. Gauza bat ez da aldatu: harremana mantendu dute eta elkar babesten jarraitu dute.

Gure emakume-taldeak 2018ko irailean sartu ziren Prestakuntza eta Parte-hartze Zerbitzuaren agendan, Deustuko Unibertsitateak adimen desgaitasuna duten emakumeei buruz egindako azterlan batean parte hartzearen ondorioz sortutako ahalduntze-programari lekukoa hartuz. Ordutik, hilero elkartzen dira, bizi dituzten egoerei, beren beharrizan, desio eta aspirazioei buruz hitz egiteko. Hori guztia lagungarria da beren ahalduntze pertsonala eta parte-hartze soziala handitzeko, eta emakume gisa dituzten eskubideak eta aukerak sustatzeko.

2020an, covid-19aren pandemiaren ondoriozko zirkunstantziak gorabehera, talde horietako 17 kideek jarduera mantendu dute, egoerara egokituz, betiere. Hamar saio antolatu dituzte, gehienak birtualak, eta bideo-dei eta telefono-deiekin osatu dituzte, arrazoi batengatik edo besteagatik konektatu ezin izan direnekin hitz egiteko. Garrantzitsuena harremana mantentzea izan da, bakoitzaren egoeraren berri izatea, eta murrizketa handienak izan diren sasoietan elkarri animoa ematea. “Harremana mantendu egin da, eta hori da garrantzitsuena. Gabonetan ere elkar zoriondu duguâ€, esan du Garbiñe Egiak, talde horietako kideetako batek. “Gabonetako apaingarriak eta guzti jarri genituenâ€, esan du bere kide Nekane Barañanok.

“Oso gai onakâ€
Egoera honetan, ezinbestekoa izan da sentimenduei, animo-egoerari eta zirkunstantziei aurre egiteko ohitura osasungarriak kudeatzeko moduari buruz hitz egitea. “Konfinamenduari buruz hitz egin dugu, bakoitza nola zegoen…â€, gogoratu du Montse Fernándezek, beste auto-gestore emakumeetako batek. Baina hasitako ahalduntze-prozesuarekin ere jarraitu dute. “Oso gai onak egon dira: sentimenduena, zoriontasunari buruzkoa, emantzipa- zioari buruzkoa…â€, esan du Montsek, zerrenda eginez. “Niri zoriontasunarena gustatu zait gehien, alaiena delakoâ€, nabarmendu du Nekanek.

2021a modu telematikoan hasi dute, baina aurrez aurreko saioetara itzultzeko eta egiteke geratu ziren jarduera batzuk burutzeko gogotsu daude. “Ezin izan dugu besterik egin, esaterako, irteeraren bat edo jendearekin batera burutzeko jardueraren batâ€, azaldu du Montsek, eta, bukatzeko, zera esan du: “Komunikatzeko modu hau… hotzagoa da, baina elkarrekin jarraitzen dugu, elkar babestenâ€.


Doktoretza-tesiaren defentsa

Natalia Flores Sánchez Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak, zeinarekin elkarlanean aritu baikinen adimen desgaitasuna duten emakumeak ahalduntzeko emakume taldeak sortu zituen programan, lan horretan oinarritzen den doktorego tesia defendatu zuen.