Erregistraturik ditugun 4.700 familiei etengabeko laguntza ziurtatzeko lan proaktiboa

2018/03/16

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuan dugun taldeak etengabe egiten du lan aldez aurretik emateko informazioa, orientazioa eta laguntza Gorabiden erregistraturik dauden adimen desgaitasuna dutenei eta euren familiei. Horretarako, identifikatu egiten ditu une zehatzetan sor daitezkeen beharrak, kolektibo horren bizi-zikloko trantsizio faseak, eta baliabide erabilgarriei buruzko araudia aztertzen du. Identifikatutako egoerek ukitzen duten familia bakoitzari gutun pertsonalizatuak bidaltzen dizkio, informatzeko, sentsibilizatzeko eta gaiaren inguruan orientatzeko. Eta arreta pertsonalizatua eta indibidualizatua ematen die jasotako informazioarekin identifikaturik sentitzen diren familiei. 2018rako, sei plan eratu ditu aurrerapen hori ziurtatzeko:

  • 55 Plana, 55 urte betetzen dituztenentzat, aldaketa garaia delako: zerbitzuak eskuratzerakoan, erretiroa, umezurtasun egoera etab.
  • 17 Plana, 17 urte betetzen dituztenentzat, aldaketa asko gertatzen direlako: eskolatzearen amaiera, etorkizuneko bizitzarako aukerak, zerbitzuak eta prestazioak eskuratzea, diagnostikoa berrikusi edo eguneratzea, etab.
  • Mendekotasun Plana, familian adimen desgaitasuna duenaren mendekotasunaren balorazioa eskatu ez dutenentzat.
  • Diagnostikoen Plana, erregistratutako pertsonen diagnostikoen barne azterketa zehatza egiteko, berrikusketarako orientazioa emateko modu indibidualizatuan.
  • Prezio Publikoa Plana, zentro batean foru aldundiko plaza izanik prezio publikoa ordaintzen dutenen egoera ekonomikoa eta pertsonala eguneratzeko.
  • Eskaerak Plana, egoitza edo eguneko zentroa eskatuta izanik itxaron zerrendan daudenen egoera eguneratzeko.

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86