Oraindik ez daukazu mendekotasunaren balorazioa eginda?

2018/05/08

Gogoratu ezinbestekoa dela zerbitzu eta prestazioak lortzeko eta larrialdietan bidea errazten duela

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuan ohartu dira oraindik ere erabiltzaile askok ez daukatela mendekotasunaren balorazioa eginda. Hori dela eta, adimen desgaitasuna duten pertsonek eta haien senideen izan ditzaketen beharrizanei aurrea hartzeko asmoz, gogorarazi nahi dugu ezinbestekoa dela balorazio hori eginda edukitzea adimen desgaitasunarekin lotutako zerbitzuak zein pertsona nagusi edo mendekoei dagozkienak lortzeko, hala nola etxe bizitzak eta egoitzak (aldi baterakoak zein egonkorrak), eguneko zentroak, prestazio ekonomikoak, etxez etxeko laguntza zerbitzua, laguntzaproduktuen inguruko orientazioa eta horiek lortzeko laguntzak, eta abar. Gainera, mendekotasun-maila baloratuta izateak asko bizkortzen ditu larrialdietako egonaldiak.

Daukazun desgaitasun maila edo erabiltzen ari zaren zerbitzua edozein direla ere (enplegu arruntetan lanean ari diren pertsonak barne), gure BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuko gizarte-langilearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu, gestio hori egiten laguntzeko. Izan ere, oso erraza eta oso garrantzitsua da:

  1. Lehenik eta behin, eskaera entregatu behar da Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
  2. Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Mendekotasun Zerbitzuak etxera bisita egiten du, balorazioa egin eta, familiarekin batera, Banakako Arreta Plan (BAP) bat proposatzeko. Egoera bakoitzaren arabera egokienak diren zerbitzu edo prestazioak proposatuko dira eta, hala badagokio, eskatu egingo dira.
  3. Azkenik, mendekotasun-maila, BAP eta esleitutako baliabideak adierazten dituen foru agindu bat bidaliko da etxera.

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Telefonoa: 94 453 90 86