2024ko pazko oporrak

2024/02/01

Peníscolara eta La Pinedara bidaiak antolatuko ditugu, Imserso, Plena Inclusión eta Fevasi esker

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aurten, pazko-astean bidaiatzeko 38 plaza eskaintzea aurreikusten dugu, Fevasen bidez, Imsersok diruz lagundutako Plena Inclusión Españaren opor-eskaintzaren barruan. Helmugak hauek dira: Peniscola (Castellón), Peñíscola Palace Hotelean egonaldia duena, eta La Pineda (Tarragona), Palas Pineda Hotelean ostatua duena.

Programa honetan parte-hartzeko, 16 urte edo gehiago eta %33ko desgaitasun-maila edo handiagoa izan behar da. Izena emateko, eskabide-fitxa beteta eta eskatzaileak sinatuta edo, badagokio, haren legezko ordezkariak sinatuta entregatu egin behar da.

Eskaera webgune honetan deskarga daiteke izena emateko epea irekita dagoenean (behar duenari eskabidea paperean emango diogu bulegoan). Eta eta Gorabiden pertsonalki entregatu behar da, jatorrizko sinadura beharrezkoa delako (ezin da eskaneatuta bidali).

Eskaerak baditu berritasun batzuk:

  • 3. eta 4. puntuetan, ordezkariaren datuak eskatzen dituzte, bat edo bestea bete behar da, ez biak. 3. puntua, ordezkaria tutorea bada, eta 4. puntua, ordezkaria kuradorea, defendatzaile judiziala, ahalduna edo izatezko zaintzailea bada. 3. edo 4. puntuan agertzen den pertsonak sinatu behar du eskabidea. Eskatzaileak ordezkaririk ez badu, 3. eta 4. puntuak ez dira bete beharko, eta eskatzaileak sinatuko du eskabidea.
  • 8. puntuari dagokionez, eskarean: urteko diru-sarrerei buruz galdetzen du, eta jarraibideetan: hileko diru-sarrerei/kide-kopuruari buruz. Mesedez, bete jarraibideak adierazita (hau da, hileko diru-sarrerak/kide-kopurua).
  • Sinadurari dagokionez, sinatzeko bi lauki agertzen dira eta biak sinatu. Lehenengoa ohikoa da (eskaeraren baldintzei dagokiena) eta bigarrena Imsersori eskaeraren datuei buruzko kontsultak egiteko emandako baimenari dagokio (baimenik eman ezean, dagoen laukia X batez markatu behar da).

 


BIDAIEN DATA:
Apirilaren 2tik 7ra (6 egun / 5 gau)

PERTSONA BAKOITZEKO KUOTA: 160 euro.
Garraioa, ostatua, elikadura, koordinazioa eta asegurua barne. Familia ugaria edo kontribuziozkoa ez den pentsioaren pareko edo hortik beherako diru-sarrerak dituen elkarbizitza-unitatea izateagatik deskontuak daude (persona onartua izanez gerom egiaztatu egin beharko da).

ESKATZEKO EPEA:
AMAITUTA

ONARPENEN JAKINARAZPENA:
Otsaileko azken astean.

Plazak mugatuak direnez, Imsersok eta Plena Inclusionek ezarri dituzte irizpide hauek:

  • Desgaitasun handiagoa = %20.
  • Beharrizan sozioekonomikoa = %15.
  • Familia ugaria = %10.
  • Aurreko deialdietan parte hartu ez izana = %30.
  • Familiaren atseden beharrizana = %10.
  • Programa/profila egokitzea = %15.

Ondoren, persona onartuei aurkeztu beharreko dokumentazioa eta epea jakinaraziko diegu. Eskatutako informazioa aurkeztu ezean, edo dokumentazioa epez kanpo aurkeztuz gero, pertsonak ezin izango du plazarik izan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:
Aisia eta Astialdiko Arloa
tiempolibre@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10