Plaza gutxiago eta helmuga bakarra eskaintzen dugu, Imsersoren dirulaguntza murriztu egin delako

Aurten, Imsersok %46 gutxitu du Fevasen bidez parte hartzen dugun Plena Inclusiónen Oporren Programari ematen dion dirulaguntza. Hortaz, pazko-asterako eskain dezakegun plaza-kopurua murriztu, eta helmuga bakarra eskaini behar dugu: PeñÃscola, apirilaren 7tik 12ra, Prado II Hotelean.
Programa honetan parte-hartzeko, 16 urte edo gehiago eta %33ko desgaitasun-maila edo handiagoa izan behar da, eta 2025eko azaroaren 1etik Imsersok finantzatutako beste bidaietan parte hartu ez izana.
ESKATZEKO EPEA AMAITUTA
Eskabidea webgune honetan deskarga daiteke, izena emateko epea irekita dagoenean. Inprimatu eta Gorabiden aurrez aurre aurkeztu behar da, eskatzaileak edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariak sinatuta. Jatorrizko sinadura izatea nahitaezkoa da (eskabidea ezin da eskaneatuta posta elektronikoz bidali, sinadura elektronikoa eduki ezean). Behar duenari, paperean emango diogu eskabidea Gorabiden.
Eskabidearekin batera, desgaitasun-ziurtagiria ere aurkeztu behar da, bai eta kide ugariko familiaren agiria ere, hala badagokio.
Eskabidea sinatzen duen pertsonaren ardura da aurkezten duen informazioa zuzena dela.
Azalpena:
- Inprimakiko 3. eta 5. puntuetan, ordezkariaren datuak eskatzen dituzte, bat edo bestea bete behar da, ez biak.
- Ordezkaria tutorea bada, 3. puntua bete behar da.
- Ordezkaria kuradorea, defendatzaile judiziala, ahalduna edo izatezko zaintzailea bada, 5. puntua bete behar da.
- 3. edo 5. puntuan agertzen den pertsonak sinatu behar du eskabidea.
- Eskatzaileak ordezkaririk ez badu, 3. eta 5. puntuak ez dira bete beharko, eta eskatzaileak sinatuko du eskabidea.
BIDAIEN DATA: Apirilaren 7tik 12ra (6 egun / 5 gau)
PERTSONA BAKOITZEKO KUOTA: 240 euro.
Garraioa, ostatua, elikadura, koordinazioa eta asegurua barne. Familia ugaria edo kontribuziozkoa ez den pentsioaren pareko edo hortik beherako diru-sarrerak dituen elkarbizitza-unitatea izateagatik deskontuak daude (persona onartua izanez gerom egiaztatu egin beharko da).
ONARPENEN JAKINARAZPENA: Martxoko lehen astean.
Plazak mugatuak direnez, Imsersok eta Plena Inclusionek ezarri dituzte irizpide hauek:
- Desgaitasun handiagoa = %20.
- Beharrizan sozioekonomikoa = %15.
- Familia ugaria = %10.
- Aurreko deialdietan parte hartu ez izana = %30.
- Familiaren atseden beharrizana = %10.
- Programa egokitzea = %15.
Ondoren, persona onartuei aurkeztu beharreko dokumentazioa eta epea jakinaraziko diegu. Eskatutako informazioa aurkeztu ezean, edo dokumentazioa epez kanpo aurkeztuz gero, pertsonak ezin izango du plazarik izan.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Aisia eta Gizarte Partaidetza Arloa
tiempolibre@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10


