700 argitalpen baino gehiagoko irakurketa errazeko liburutegia

2023/10/31

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Plena Inclusiónek irakurketa errazeko ‘online’ liburutegi bat sortu du, non ulermen-zailtasunen bat duten pertsonek 700 argitalpen ulergarri baino gehiago dituzten dohainik eskuragarri. Proiektu honek, gune birtual bakar batean, orain arte 20 webgunetan banatuta zeuden edukiak biltzen ditu, guztiak ere kide diren 17 federazioek, Estatuko hiru entitateek, eta Ceuta eta Melillakoek sortuak.

Eduki-mota oro
Liburu-mota oro topa daiteke bertan: literarioak (eleberria zein poesia); hainbat gairi buruzko gidak, hala nola teknologia, osasuna, banku-produktuak edo turismoa; hiztegiak eta eskuliburuak; baita irakurketa errazera egokitutako oposizioetako gaiak ere.

Plena Inclusiónen irakurketa errazeko liburutegian esteka honen bidez sar daiteke: plenainclusion.org/publicaciones/libros-lectura-facil.