Egoitzetako aldi baterako egonaldiak 2024. urtean

2023/10/27

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Bizkaiko adimen desgaitasuna duten pertsonek, 18 eta 64 urte bitartekoek, eta mendekotasuna aitortuta dutenek aldi baterako egonaldietarako eska bideak egonaldia egiten hasi nahi duten eguna baino bi hilabete lehenago aurkeztu behar dituzte. Hori dela eta, orain da gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko gizartelangilearekin harremanetan jartzeko unea, eskabideak kudeatzen lagun diezaien.

Egoitzetako aldi baterako egonaldiak ohiko zaintzaileek atseden hartu ahal izateko dira, eta, era berean, adimen desgaitasuna duten pertsonei ezohiko ingurune batean beste pertsona batzuekin batera bizitzen laguntzen diete, esperientzia desberdinak eskainita. Plaza honako arrazoi hauengatik eska daiteke: zaintzaile nagusiak atseden hartzeko; larrialdiengatik, zaintzailearen edo adimen desgaitasuna duen pertsonaren senideen heriotza edo gaixotasuna, kasu; etxez aldatzeagatik edo etxean obra handiak izateagatik; lan-arrazoiak; edo zaintzaileak eman beharreko laguntza jasotzeko ezintasun edo zailtasun larriagatik.

Plazak esleitzea
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak esleitzen ditu plazak, pertsona bakoitzaren familiaeta gizarte-inguruabar guztiak kontuan hartuta kasu bakoitza aztertu ondoren, arretarik onena jaso dezan. Eta plazak lehentasun-hurrenkeraren arabera esleitzen dira, AJBG (Arreta Jasotzeko Beharrizanaren Gizarte-adierazlea) jasotzeko beharrizanaren adierazlearen arabera. Gorabidetik, behar diren txosten guztiak ematen ditugu, eskabideak eskatutako epeetan izapidetzeaz gain.

 


Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86