Helburuak betez itxi dugu 2022a, kontrako jazoerak gertatu arren

2023/01/30

Aurreikusitako planen %90,57 eginda edo abian dugu, ekitaldiaren emaitzan berriro ere eragina izan duten inguruabarrak gertatu ziren urtean

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2022 urtean hiru gertakari nagusi izan ziren: gure 60. urteurrena; zentro eta zerbitzuetako jarduerek nolabaiteko normaltasuna berreskura tzea; eta gainkostu energetikoek eta pandemiaren iraunkortasunak emai tzari eragin zioten. Horren ondorioz, esfortzu handia egiten jarraitu behar izan genuen emozioen zein kudeaketaren arloan. Zentzu horretan, gure profesionalen taldearen inplikazio handiaren garrantzia azpimarratu eta eskertu behar dugu, hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari diren une honetan.

Urtearen amaieran, kudeaketa-planaren %90,57 eginda edo abian genuen, eta helburuen %72,7 lortu genituen proposatutako adierazleetan. Hori guztia, nahiz eta iraunkortasun pandemikoa jarduera estrategikoen hedapenarekin eta normaltasuna pixkanaka berreskuratzeko asmoarekin batera gertatu.

Erronken betetze maila
Erronka estrategikoetan, eraldaketa sozialaren eta ezagutza eskaintzean planifikatutakoaren %100 egin dugu edo abian da; erabiltzaileen eta familien beharrei erantzutean %91,67; elkartea sendotzearen eta adimen desgaitasuna duten pertsonen ahalduntzean %90,91; garapen profesionalan %80,33; eta kudeaketa aurreratuaren eta araudia betetzean %84,62.

Gertakari garrantzitsuenak
Arlo operatiboan, sare sozialen erabilera desegokiari aurre egiteko ekintzak jarri genituen martxan, eta haurren eta gazteen inguruko gure orientazio-baliabidea erabiltzen duten gurasoen konpetentziak hobetzeko plan bat diseinatu genuen. Horrez gain, eguneko arretarako eta autonomia pertsonala sustatzeko baliabide berri baten kudeaketaren ardura hartu genuen Muskizen, gure zentroetako eta zerbitzuetako azpiegiturak hobetzeko inbertsio-plan bat onartzeko ahalegina egin genuen, eta beharrezko eraldaketa digitala egiten hasteko diagnostiko bat egin genuen.

Era berean, profesionalei zuzendutako prestakuntza-plan berri bat jarri genuen martxan, gure hirugarren berdintasun-plana aurkeztu genuen, eta 70 lanpostu mugagabe berri deitu genituen, behin-behinekotasuna murrizteko eta gure plantillari egonkortasun handiagoa emateko.

Iraunkortasun-bermea
Azkenik, diru-sarreren eta gastuen arteko aldeari berriz ere eragin zioten bi zirkunstantzia gertatu ziren. Batetik, pandemiaren iraunkortasunaren ondorioz, administrazio publiko eskudunek adierazitako antolaketa-neurriak mantendu behar izan genituen, eta horrek gainkostuak eragin zituen, covida zuten profesionalak ordezkatu behar izan genituelako. Eta, bestetik, gainprezio handiak sortu ziren kudeatzen ditugun egoitza, etxebizitza eta eguneko zentroetako elektrizitateari eta gasari dagokienez.

Aurreikusitako emaitza negatibo horren aurrean –oraindik ere kontularitzako itxierarekin zehazteko dago–, egoera berriro orekatzea eta gure elkartearen iraunkortasuna bermatzea da gure helburua.