Sexu heziketari buruzko tailer berriak

2019/03/12

Nerabe, gazte, bikote, LGTBI eta autogestoreentzako saio berriak antolatu ditugu; baita sare sozialen bidez harremanak egiteari buruzko saio bat ere

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure berrikuntza agendaren barruan sexualitate eta afektibitatearen inguruan garatzen ari garen proiektuari dagokionez, sexu heziketari buruzko saio-ziklo berri bat proposatu nahi dugu, adimen desgaitasuna duten Gorabideko pertsonei zuzenduta. Helburua da adimen desgaitasuna duten gizon eta emakumeen sexualitatea garatzen laguntzea. Horretarako, dimentsio sexualaren ezagutza, onarpena eta adierazpen positiboa bideratzeko edukiak eskainiko dira.

Sei talde izango dira, hainbat saiorekin, eta profil desberdinetarako edukiak eskainiko dira: nerabezaroko aldaketak, gaztaroko sentimenduak, bikoteen arteko gozotasuna, LGBTI kolektiboaren onarpena edota sexualitatearen aurrean izan beharreko jarrerak, autokudeatzaileen taldeen kasuan. Gainera, sare sozialei buruzko ikastaro bat ere emango da, Gorabideko erabiltzaile guztiei zuzendua.

Informazio eta izen-emateak:
dianacabezas@gorabide.com
javibengoa@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10