Eska al dezaket etxeko zainketetarako prestazioa?

2019/02/22

Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Baldintzak betetzen dituzten eguneko zentro edo zentro okupazionaletako erabiltzaileek Familia Eremuko Zainketetarako Prestazioa jaso dezakete, Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako Zaintzaileen Estatutuari esker. Prestazio hori bateragarria da Teleasistentzia Zerbi tzuarekin eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuarekin (Udal bakoitzaren arabera), baina EZ da bateragarria egoitza zerbitzu iraunkor edota aldi baterakoarekin.

Prestazio hori jasotzeko baldintzak

  • Erabiltzailea Bizkaian erroldatua egon behar da, mendekotasuna baloratuta eduki, I, II edo III graduan, eta Arreta Banan-Banako Programan (ABP) prestazioa barne eduki.
  • Ohiko zaintzaile nagusiaren ezaugarriak (ez profesionala, erabiltzailea bere kabuz zaintzen duena edo beste pertsona batzuen aguntzarekin):
    • Hirugarren gradura arteko senidea edo legezko tutorea izan behar da, eta erabiltzailearekin batera erroldatuta egon.
    • Fisikoki eta psikikoki gai izan behar da eta erabiltzailea zaintzeko denbora nahikoa izan behar du.
    • Araudiaren arabera, ez izatea mendekotasunik, ezta baliaezintasun aitorturik edota hirugarrenen laguntza beharrizanik ere.

Nola kalkulatzen da? (12 hileroko)

  • Gradu bakoitzeko gehieneko zenbatekoari koefiziente murriztaile bat aplikatzen zaio, erabiltzailearen diru-sarreren arabera: %0tik %25era bitartean.
  • Aurreko kopurua %50ean murriztu da.
  • Kopuru horri kentzen zaizkio: baliaezintasun handiko osagarria, seme-alabaren kargura edukitzeagatiko prestazio familiarraren hirugarren pertsonaren osagarria eta baliaezintasun pentsio ez kontribuziozkoarena eta LISMIren hirugarren pertsonarena.
  • Ezin izango da gradu bakoitzaren gehieneko zenbatekoaren % 25a baino txikiagoa izan.

Nola eskatzen da?
ABP edo Mendeko tasunaren Balorazioa berrikusteko eskatuz

Informazio gehiago
Servicio BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86