Gure familientzako prestakuntza proposamen berri bat

2019/02/13

‘Familias en acción’ gure parte-hartzeari buruzko hausnarketa taldearen laugarren proposamena da

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedinmail

Gure familien parte-hartzeari buruzko hausnarketa taldeak proposamen berri bat jarri du martxan, elkarteko familia guztiok eduki ditzakegun prestakuntza-interesekin zerikusia daukana.

Gure helburua zera da: datozen bi urteetarako saio eta prestakuntza tailerrez osatutako programa bat proposatzea, gure interes eta beharrizanei erantzuteko. ‘Gure neurrira’. Ezagutza horiek gure eguneroko bizimoduan aplikatu ahal izatea da asmoa, adimen desgaitasuna duten pertsonekiko elkarbizitza erraztu eta hobetzeko. Gainera, geure burua zaintzen ere ikasi behar dugu; emozioak kudeatzen, ahal bezain ongi sentitzen, aurre egin beharreko gatazkekin moldatzen, adimen desgaitasuna daukan senidearen aspektu positiboak baloratzen eta harreman konstruktibo eta osasungarriak izaten saiatzen.

Proposamen hau martxan jartzeko, familia guztiekin egon nahiko genuke. Zurekin egon nahiko genuke. Zein gai interesatzen zaizkizun jakiteko. Saioetan egon zaitezen eta parte hartu dezazun. Beste familia batzuei animoak emateko. Beraz, has gaitezen lanean.

Prestakuntzari buruzko iradokizunak e-mailez bidal ditzakezu helbide honetara: dianacabezas@gorabide.com; 94 443 12 10 telefonora deitu; edo Bilboko bulego nagusian entregatu: Poza lizentziatuaren kalea 14, 2. pisua.