Estatuko Meteorologia Agentziak haien “ahalegin eta dedikazio bikaina†aitortzen du, duela bi urtetatik datu klimatologiko “baliotsuak†egunero jasotzeagatik
Meteorologiaren Munduko Egunaren harira, Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) Lanestosako Isasti Egoitzako pertsonak saritu ditu, behaketa meteorologikoaren sareko kolaboratzaile moduan, “tenperatura eta euri-uren neurketaren behaketan egindako ahalegin eta dedikazio bikainagatikâ€. Donostiako Aquariumean egindako ekitaldi batean, adierazi zuten orain arte ez duela inork horrelakorik egin, “adimen desgaitasuna duten pertsonak ikerketa zientifikoaren esparruan sartzea, oso datu baliagarriak lortuz, gainera”. Hala mintzatu zen Margarita MartÃn Giménez, Aemet eko ordezkaria Euskadin. “Ez dugu inoiz eduki ikasteko hain gogo handiz egon den kolaboratzailerikâ€, esan du.
Isasti egoitza Aemetekin harremanetan hasi zen 2017an, Lanestosan egindako euri kopurua kontrolatzeko plubiometro bat jarri zutenean; ordutik, harremana garatzen joan da eta estazio meteorologiko bat jarri dute tenperatura eta gainerako baldintza meteorologikoak neurtzeko, hilero-hilero Aemetera bidaltzen direnak. Gainera, erabiltzaile batek txantiloi informatiko batean jasotzen du informazio hori eta egoitzaren sarreran, herriko markesinan eta Udalaren iragarki oholean jartzen du. Udalera ere bidaltzen da, webgunean eta Facebookeko orrian jar dezaten.
Motibazioa eta inplikazioa
“Gure erabiltzaileentzat oso motibagarria izan da ekimen hau†azaldu du Rakel Ranerok, egoitzako zuzendariak. “Oso inplikatuta daude: goizero, lanegun zein asteburua izan, plubiometroaren laguntzaz konprobatzen dute azken 24 orduetan egindako euri-kopurua eta tenperatura maximo eta minimoak, termohidrografo batekinâ€, esan du. Egondako fenomeno atmosferikoen inguruko informazioa ere jasotzen dute: Euria, elurra, txingorra, ekaitza, lainoa, garoa, izotza… Datu horiekin, Aemetek hemendik hogeita hamar urtera bitarteko datu-base bat sortzen du. Horrela, patroi meteorologikoak ezarri daitezke.
Beste egoitzen interesa
Lanestosako esperientziaren arrakasta dela eta, Abadiñoko Atxarte, Markinako Plazakola eta Barakaldoko Ibarreta-Zuloko gure egoitzek ere Aemetekin lan egiteko interesa agertu dute. Hori dena, Komunitatean parte hartzeko planaren barruan dago. Horren bidez lortu nahi duguna da adimen desgaitasuna duten pertsonak ahalik eta eremu gehienetan presente egotea, laguntza-hartzaile soil baino zerbait gehiago izanez. Orain, zientzian ere sartu dira.
IRAKURKETA ERRAZA
Gure Lanestosako Egoitzak bi urte daramatza
bere inguruan egiten duen
eguraldiari buruzko datuak jasotzen.
Aemet Meteorologia Agentziak sari bat eman dio,
Donostiako Aquariumean egindako ekitaldi batean.
Gainera, Atxarte, Plazakola eta Ibarreta-Zuloko egoitzek
ere interesa adierazi dute Aemetekin lan egin
eta eguraldiari buruzko datuak jasotzeko.