Berrikuntza gure zentroen barruan eta kanpoan

2019/09/02

Gure proiektu berrienetan gaur egun inplikatutako pertsona kopuru osotik, 783 dira zentroetakoren baten erabiltzaileak; aldiz, 114k ez du horietako bat ere erabiltzen

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure laugarren plan estrategikoa burutzear gaude, gure berrikuntza agenda sendotzeko xede argiarekin landutakoa. Horren baitan dauden proiektuek gure 23 zentrotan daukate eragina, eta 783 pertsonarengan. Baina adimen desgaitasuna duten beste 114 pertsonarengana heldu dira, nahiz eta gure zentroetako bat ere ez erabili. Horrela izanik, 897 pertsona ari dira gure berrikuntza proiektuetan parte hartzen.

Gure berrikuntza agenda osatzen duten proiektuek hainbat gai lantzen dituzte, hala nola erabiltzaileek zerbitzuekiko duten asebetetzea, zahartzea, dolua, afektibotasuna eta sexualitatea, prestatzaile gisa ari diren desgaitasuna duten pertsonak, komunikazio eraginkorra, pertsonengan zentratutako plangintza, familiabizitzaren kalitatea, irisgarritasun kognitiboa, elkarteen parte-hartzea, prestakuntza eskaintza, laguntza eta harremanak, adimen desgaitasun arina, jarrera arazoak edota gaixotasun mentala, eta erabiltzaileek berrikuntza horren guztiaren inguruko asebetetzea ebaluatzeko egindako lana.

Zentroen araberako eragina
Gaur egun martxan dauden proiektuetan parte hartzen ari diren zentroak honakoak dira: Arangoiti, Arteagoiti, Artzentales, Atxarte, Ibarreta-Zuloko, Lanestosa, Ondarroa, Plazakola eta Sopuerta egoitzak; Deustu 1 eta 2, General Salazar, Gueñes, Santa Eugenia eta Santurtziko etxebizitzak eta bizitza erdi-independentea; Barakaldo, Gernika, Guztiona eta Txurdinaga eguneko zentroak; eta Astialdi Zerbitzua, BBK SAIOA GORABIDE zerbitzua eta Prestakuntza eta Parte-hartzea Zerbitzua.

Gure berrikuntza agendako hiru proiektuk gure zentro batzuetako erabiltzaileengan daukate eragina: Pertsonengan zentratutako plangintza, gure erabiltzaileek zerbitzuekiko duten asebetetze-mailaren proiektua eta Buena Vejez izeneko programa. Komunikazio eraginkorraren inguruko proiektuak ere badauka eragina kolektibo horrengan, eta zentroetako erabiltzaile ez diren pertsonen aldetik ere badago parte-hartze txiki bat.

Zentroetatik kanpo
Bestalde, doluaren inguruko proiektua da gure zentroetatik kanpoko pertsona gehien biltzen dituena. Berrikuntzarekiko asebetetze ebaluatzen duten pertsonak ere ez dira zentroetako erabiltzaileak. Eta Irisgarritasun Kognitiboko Programan zein Goratu Programan, zentroetako erabiltzaile ez diren pertsonak gehiago dira, horietako zentroren bat erabiltzen dutenak baino. Aldiz, erabiltzaile eta ez erabiltzaileen arteko oreka handiena ematen den programa afektibotasun eta sexualitatearen ingurukoa da. Ia-ia %50eko banaketa dago.