Udarako lekuak eska daitezke dagoeneko

2020/01/02

Formularioak eskura eman daitezke, edo postaz edo emailez bidali

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aurten, gure Astialdi Zerbitzuko Udako programan kostaldeko oporlekuak sartuko ditugu (Comarruga, Sanxenso, Blanes, Laredo), eta erabiltzaileen beharrizanen arabera egokituko ditugu. Zentzu horretan, deitutako topaketetara etortzera animatu nahi zaituztegu, txanda bakoitzean parte hartuko duten pertsonen artean elkar ezagutzeko. Gainera, medikamentua egun eta dosien arabera antolatuta eraman behar dela gogorarazi nahi dizuegu, hobeto administratzeko. Kontuan izan, gainera, Gorabideko bazkide ez diren pertsonek zenbateko bereko sarbide kanon bat ordaindu beharko dutela, bazkideen urteko kuotaren zenbateko berekoa.

ESKAERA-INPRIMAKIA: gorabide-uda-2020-eskaera

Emateko epea: 2020ko urtarrilaren 2tik 31ra.
Horario: 9:00-13:30 eta 15:00-17:30
Helbidea: Poza Lizentziatua, 14 – 2. 48011 Bilbo
E-mail: tiempolibre@gorabide.com

 

Udalekuak Programa

Udalekuen programari dagokionez, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi digu izen-ematea Internet bidez soilik egin daitekeela (ezin izango da aurrez aurre egin). Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar dugu (BAK, BAKQ edo Izenpe txartelak edo NAN digitala). Gai horri buruzko orientazioa eskatzeko, jarri harremanetan Gorabideko Astialdi Zerbitzuarekin, 94 443 12 10 telefonoan.