Neba-arreba, eta koinatu-koinaten arteko lehenengo topaketa

2019/05/27

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Neba-arreba eta koinatu-koinaten arteko lehenengo topaketan 59 pertsona bildu ziren, maiatzaren 25ean, larunbata, Bilboko Abando Hoteleko Trueba aretoan. Adimen desgaitasuna duten pertsonak izan dira batzuk, beste batzuk desgaitasunik gabekoak. Hitzorduaren helburua elkar ezagutzea, harremanak estutzea eta senide arteko loturei balioa ematea izan da. Goizez talde-dinamikak egin dituzte, eta arratsaldez jarduera ludikoak.

Horretarako, Iñaki Basaberen abestiak eta Txema Magoaren trukoak izan dituzte lagun, eta argazkilaritza-ibilbide dibertigarri bat egin dute Bilbon zehar. Bertaratutako guztiek asko eskertu dute aukera hau, eta horrek pentsarazten digu datozen urteetan ere horrelako hitzorduak antolatu behar ditugula.

Ekimen hori “familiek familientzako†egiten dituzten proposamenen barruan kokatzen da. Senideen parte-hartzearen inguruko gure hausnarketa-taldeak bideratzen ditu ekimenak, eta helburu nagusia gure elkarteko familien inplikazioa sustatzea da. Bilboko Udalaren laguntza ere izan dugu, erabiltzaileen eta beren senideen parte-hartze soziala sustatzera bideratutako diru-laguntzen programaren bidez.