Sexu heziketari buruzko tailer berriak

2020/02/28

BBK-k kofinantzatutako proiektu batean, nerabe, bikote, autogestore eta LGTBI+ taldeentzako saioak antolatzen ari gara, eta solasaldi ireki bat gure erabiltzaile guztientzat

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aurreko urteetan legez, sexu heziketari buruzko programaren beste edizio bat proposatu dugu Gorabideko erabiltzaileentzako. Oraingo honetan, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako sexu arloko laguntza emateko proiektuaren barruan. BBK erakundea izan da finantzatzaileetako bat. Adimen desgaitasuna duten gizon eta emakumeen sexualitatea garatzen jarraitzea, ezagutzaren errealaren bidez, sexualitatea balio positibo gisa bizitzeko da hellburua.

Martxoan hasiko dira saioak, taldeka: nerabeak, bikoteak, LGTBI+ eta autogestoreak. Gainera, hilero solasaldi ireki bat egongo da, eta gai bakoitzean interesa daukan edozein erabiltzaile bertaratu daiteke. Sexubide da izena, eta hilabete bakoitzeko azken asteartean izango da, arratsaldez. Saio bakoitzerako gai bat proposatuko da, baina bertaratutako pertsonentzat interesgarri izan daitezkeen bestelako gaiak ere landu ahal izango dira.

Saio guztien ordutegia 18:00-19:30 izango da, eta Gorabideko egoitza nagusian izango dira, Poza Lizentziatuaren kalea, 14 – 2. (Bilbo).

Informazioa eta izen-emateak:
Javier Bengoa
javibengoa@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10