“Orain geure burua askoz gehiago baloratzen dugu eta seguruago sentitzen gara”

2020/03/08

Adimen desgaitasuna duten emakume batzuk ahalduntzea lantzen ari dira Deustuko Unibertsitateak egindako ikerketaren ondorioz sortutako bi taldetan

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

‘Emakumea eta adimen desgaitasuna’ izeneko ikerketan parte hartu dugu, Natalia Flores ikertzailearekin eta Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan. Horren ondorioz, bizi-kalitate ereduari lotutako ahalduntze-prozesuak sustatzen dituzten bi talde sortu dira, genero eta desgaitasun arrazoiengatik gertatzen diren diskriminazio modu anitzen gaiari ekiteko.

Gure elkarteko berrogei erabiltzailek parte hartu dute hasierako ikerketan. Horietatik hamaika emakumek ahalduntzeari buruzko programa pilotu batean parte hartu dute, bizi-kalitatearen eredua oinarri hartuta. Beste hamarrek bigarren talde bat sortu dute, gure prestakuntza eta partehartze eskaintzaren barruan. Kasu bietan, 21 emakume horiek beren eskubideen inguruko kontzien tzia hartu dute, eta autoestimua, autodeterminazioa eta parte-hartze soziala sendotzeko prozesu bat hasi dute, beren genero eta desgaitasuna dela eta sufritzen dituzten diskriminazio modu desberdinei aurre egiten ikasteko.

Esperientzia pertsonalak
Ruth de la Cruz eta Amalia Casal dira bi emakume horietako batzuk. Talde pilotuan eta bigarren taldean parte hartzen dute, hurrenez hurren, baina gaur egun modu bateratuan ari dira lanean. Amaliarentzat “oso garrantzitsua izan zen Deustuko Uni bertsitateko ikertzaile batek elkarrizketa egitea”. Ruthek esan du, gainera: “Baloratuago sentitu naiz”.

Biek nabarmendu dute oso garrantzitsua dela “emakume gehiagorekin egotea, geure burua ikusaraztea… eta gertatu zaiguna kontatzeko aukera izatea”. Ruthek esandakoaren arabera, saioak hunkigarriak izan dira. Amaliak esan duenez, “esperientziak partekatu ditugu, elkarri lagundu diogu, momentu txar eta onei buruz hitz egin dugu”. “Ez dugu elkar epaitzen; elkar errespetatzen dugu eta badakigu entzuten”, azaldu du Ruthek.

“Berdinak gara”
“Berdintasunaz eta ahalduntzeaz” hitz egin ostean, Amaliak zera esan du: “Elkarri lagundu diogu talde eta norbanako moduan ahalduntzen”. “Eta geure burua maitatzen”, esan du Ruthek. Emaitza zera da izan da, Ruthen arabera: “Orain lehen baino gehiago baloratzen dugu geure burua”. “Gure bizitza kudeatzeko gai ga ra, modu independentean. Eta seguru sentitzen naiz”, esan du Ruthek.

Bere esperientzian oinarrituta, Amaliak mezu argi bat zabaldu nahi izan du: “Animatu eta ahaldundu daitezela emakume guztiak, desgaitasuna dutenak zein ez dutenak”. “Ikas dezatela beren burua maitatzen eta baloratzen”, adierazi du Ruthek. “Batzuek desgaitasuna dugu, beste batzuek ez, baina denok berdinak gara”, esan dute biok, amaitzeko.